Autolikidazio-eredu bat aurkeztu beharko da subjektu pasibo bakoitzeko eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren peko zerga-egitate (egindako eragiketa) bakoitzeko. Eredu bakarra beteko da zerga-egitate bakoitzeko, baldin eta eragiketa ezkontza-sozietate baten alde egiten bada eta sozietate horren araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietatea edo ondasunen foru-komunikazioa bada.
Baldin eta dokumentu berean karga-tasa desberdinak dituzten eskualdaketak egiten badira, gutxienez eredu bat bete beharko da haietako bakoitzeko.
600 ereduak 5 orri ditu,