Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Etxebizitza etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (179 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Etxebizitza
Zenbateko kengarria eta tipoak
Zein kopurutan aplika daitekeen kenkaria
: Eskuraketa gastuak
Mailegu gastuak
Beste gastu batzuk
Beste gastu batzuk
Ordaintzeko modua
: Konturako ordainketak
Mailegu bidezko ordainketa
: Partikularren arteko maileguak
Enpresaren maileguak
Bankuaren maileguak
- Galdetzaileak bere ohiko etxebizitza izango denaren %75-eko titulartasun osoa eskuratuko du, gainontzeko %25 eskuratuko duen beste pertsonarekin batera. Salerosketa finantziatzeko etxebizitzaren zenbateko osoa den mailegua eskatuko dute. Mailegu honen titularrak bi eskuratzaileak izango dira eta higiezina eskuratuko duten proportzio berean egingo diote aurre maileguaren kuota-ordainketari. Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ziozko kenkari ezargarria ezagutu nahi du galdetzaileak, titularrak izan eta maileguaren kuotak ordaintzeari %50-aren bestelako ehuneko batean aurre egin arren, bi eskuratzaileak, erdibana, maileguaren titular moduan agertzen direlako
- Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.
- 2011-02-16ko kontsulta. Zergaduna bananduta dago 2010eko otsailaren 10az gero bere gizon ohiarengandik; harekin ezkonduta egon zen irabazpidezko araubidean. Senar-emazte bien izenean dago biok oraindik ere titularrak direneko etxebizitza zergapetzen duen hipoteka mailegua, baina gaur egun emazteak egiten dio aurre maileguari dagozkion kuoten 100eko 100i. Gainera, berari esleitu zaio ezkontideen helbidearen erabilera. Ez behin-behineko neurrien autoan, ez dibortzioaren epaian, ez da ezarri ezer maileguaren ordainketari buruz.
Jakin gura du ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplika dezakeen berak bakarrik ordaintzen duen maileguaren guztizko zenbatekoaren gainean.
- Inskribatu gabeko bikotea, bakoitzak % 50ean etxebizitza eskuratzen duena eta bera bakarrik agertzen dena mailegu-hartzaile gisa, finantza-erakundeak bere langileei emandako mailegu hobariduna baita. Aplika al dezakete kenkaria bakoitzak % 50ean?
- Bere ohiko etxebizitza saldu eta lortutako zenbatekoarekin eskatutako mailegua kitatzen duen zergadunak ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria egin dezake?
- Zein da maileguen zoru-klausulen interesen itzulketari ematen zaien tratamendu fiskala?
Subrogazioa eta Birfinantzatzea
Etiketaren araberako bilaketa berria egin