Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Kenketak etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (190 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Etxebizitza
Famili unitatearekin lotutako kasuak
Famili unitatearekin lotutako kasu batzuk
: Senar-emazte eta izatezko bikoteak
- Kontsultagileak, 2006. urtean, etxebizitza-kontu bat ireki zuen, ekarpenak egin zituen bertara eta kenkaria aplikatu zuen PFEZaren aitorpenean. 2007. urtean eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratu pribatu bat sinatu zuen sustatzaile batekin, eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egin zuen 2007an eta 2008an ordaindutako kopuruengatik. 2009an eman zen etxebizitza eta salerosketa eskritura gauzatu zen. Hala eta guztiz ere, aurretik, 2009. urteko apirilaren 3an, ondasun-banatze araubidean ezkondu zen, eta senarraren etxebizitzara joan zen bizi izatera. Jakin nahi du ea, azaldutako inguruabarrak kontuan izanik, ohiko etxebizitzan inbertitzearekin lotutako zerga etekinak galdu dituela ulertu behar den, zeren eta etxebizitza hori ez baita hartuko hura erosi eta hamabi hileko epearen barruan.
- Pertsona batek 2003ko otsailaren 9an etxebizitza kontu bat zabaldu zuen; horren ondorioz, beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. 2009ko ekainaren 21ean ezkondu zen foru komunikazioko araubidean; une hartan bere ezkontidea ezkongabe zegoenean erositako etxebizitza baten titularra zen eta etxebizitza mailegu hipotekario bitartez finantzatzen zen; gaur egun, etxebizitza hori senar-emazteen egoitza da. Pertsona horrek etxebizitza kontuaren saldoa erabili nahi du etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua zati batean amortizatzera. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza kontuan gordailututako zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko erabili diren ala ez.
Senar-emazte eta izatezko bikoteak
Banantzea eta dibortzioa
Banantzea eta dibortzioa
Kenkariak (etxebizitza izan ezik)
Orokorrak
Ohiko galderak
Ondorengoak
: Betebeharrak
Adin txikikoak
Adin nagusikoak
Etiketaren araberako bilaketa berria egin