Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Etxebizitza etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (191 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Etxebizitza
Ohiko etxebizitzaren kontzeptua
Etxebizitza gutxienez 3 urtez jarraian bizitzea
: Familia salbuespenak
Familia salbuespenak
Jabetza osoa
Jabetza osoa
Etxebizitza bakarra familia-unitate bakoitzeko
Kasu bereziak
: Bizkaitik kanpo etxebizitza
Bizkaitik kanpo etxebizitza
Gela-alokairua
Eskuratzeko motak
Salerosketa
- Pertsona batek, 2009ko azaroan, lurraren salerosketa-eskritura eta, egintza berean, etxebizitzaren obra berriaren adierazpena sinatu zituen; eraiki ondoren, pertsona horren ohiko etxebizitza izango da. Lurra erosteko balioa, eskrituretan ezarritakoaren arabera, 36.000 €-koa da, eta etxebizitza eraikitzeko balioa 85.000 €-koa. Ordaindutako prezio erreala, lurra eta eraikuntza barne hartuta, 200.000 €-koa da. Egin daiteke kostuaren zenbateko errealaren araberako kenkaria, inbertsioa fakturak aurkeztuta justifikatuz gero?
- Ohiko etxebizitza erosteko eskritura ordainketarako fondoen diru-horniketa urte honetan egiten badut eta behin betiko faktura datorren urtean bada, urte honetan fondoen diru-horniketa horregatik kenkariak izan ditzaket?
- Lau ekitaldietan pertsona batek ekarpenak egin ditu etxebizitza-kooperatiba batera eraikitzen ari den etxebizitza erosteko. Ekarpen horiengatik bidezko kenkariak aplikatu ditu PFEZen autolikidazioetan. Etxebizitzaren ematea asko luzatzen ari zenez, kooperatibarekin sinatutako kontratua suntsitu du eta ekarpen guztiak berreskuratu ditu.
Beste etxebizitza bat erosi nahi du kooperatibak sinatutako kontratua suntsitu ondoren itzulitako kopuruekin.
Kenkariak itzuli behar ditu?
- Pertsona batek kontratu pribatuaren bidez eskuratu zuen bere ohiko etxebizitza 2016-12-31n; prezio osoa ordaindu zuen. urte honetann eskritura publiko bihurtu zuen erosketa-kontratu pribatua eta horregatik Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu du, bestelako gastuez gainera (notarioa, erregistroa…). Aplika dezake kenkaria egindako ordainketengatik?
- Zer egunetan gertatzen da ohiko etxebizitzaren eskuraketa?
Oinordetza eta dohaintza
Oinordetza eta dohaintza
Gehiegizko adjudikazioa
Pertsona bat dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko.
Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari, 50.000 €, aplikatu dakiokeen jakin nahi du?
Gehiegizko adjudikazioa
Etiketaren araberako bilaketa berria egin