Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Etxebizitza etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (191 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Etxebizitza
Ohiko etxebizitzaren kontzeptua
Higiezin kengarrien motak
- Pertsona batek dohaintza baten ondorioz etxabea bereganatu zuen. Ondoren, lokal hori etxebizitza bihurtzeko Udaletxearen baimena lortu zuen. Horretarako bizitzeko baimena eman arte birgaitzeko obrak ordaintzeko helburuarekin 100.000 euroko “zubi-mailegu” bat eskatu zuen. Aipatutako zubi-mailegutik bere baliogabetzerainoko interesak bakarrik ordaindu dira, behin betiko maileguarengatik ordezkatzearen bidez. 55.000 euroko ordainketa egin zuen kontura, burututako lanengatik. Era berean, obra, notarioaren ordainsari, tasatzaile, erregistroari… dagozkiena bezalako ordainketa gehiago egin ditu. Kengarriak dira zubi-maileguko interesak?
- Etxebizitza bat, aparkalekuko bi plaza eta trasteleku bat erosteko kasu hipotetikoa azaldu da. Erosketa eskritura publikoen bitartez sinatu da, eta dokumentu horretan aipatutako lau elementuak eskualdatzeagatik prezio global bakarra agertzen da, ez da elementu bakoitzari dagokion zenbatekoa jasotzen duen desgloserik, independienteki zenbatutako finkak izan arren. Aparkalekuko plazengatik eta trastelekuagatik ordaindutako zenbatekoak ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria izateko eskubidea ematen dion jakin nahi du.
- Lokala erosteko zenbatekoa eta etxebizitza bezala birdoitzeko lanetan erabilitako kopuruak ohiko etxebizitzan inbertitu izana legez kengarriak dira?
- Atzerrian dagoen ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenketa aplika daiteke?
Higiezin kengarrien motak
12 hilabeteko epean bizi eta egon
12 hilabeteko epean bizi eta egon
12 hilabeteko epean bizi eta egon
Etxebizitza gutxienez 3 urtez jarraian bizitzea
: Epeko neurria eta proba
Pertsona batzuek Sondikako udalerrian dagoen higiezin bat lortu nahi dute, euren ohiko etxebizitza izateko. Higiezin hori dagoen zonan, agian, hirigintza-prozedura bat hasiko da, eta, horren ondorioz, lortu nahi den etxebizitza hori duen eraikina, beharbada, eraitsi egingo da. Eraispen hori konpentsatzeko, eraikin berri bat emango diete zona horrexetan. Hauxe jakin nahi dute:
1) Higiezin hori eskuratu eta hiru urte igaro baino lehen utzi behar badute (lehen azaldutakogatik), ea etxebizitza horrek ohiko etxebizitza izaera galduko lukeen.
2) Ea lehenengo etxebizitzarako eskaturiko mailegua mantenduz gero ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria jasotzen jarraitu ahal izango duten, kontuan hartuta mailegu hori trukaketan lorturiko etxebizitza berria ordaintzeko izango litzatekeela.
Epeko neurria eta proba
Etiketaren araberako bilaketa berria egin