Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Ondasun higiezina etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (89 erregistroak)
Ondare Eskualdaketak eta EJD
Ondare-eskualdaketa
Zerga oinarria, Balioen egiaztapena eta peritu-tas
Peritu-tasazio kontrajarria
Notario-agiriak
Zatitugabeziaren amaiera. Jabekidetasuna deuseztat
Aitortu behartuak
Aitortzera behartzen duen muga kalkulatzeko modua
Aitortu behar diren ondasun eta eskubideak
Ondasun higiezinak eta haien gaineko eskubideak
- Egoitza Bizkaian daukaten familia bateko kideak, abenduaren 31n, atzerrian kokatutako higiezin baten titularrak ziren, haren eskuraketa balioa 50.000 eurotik gorakoa izanik. Familia horretako kide bakoitzak aurkeztu behar al du 720 eredua, partaidetza-ehunekoa kontuan hartuta kide bakoitzari esleitu ahal zaion balioa 50.000 eurotik gorakoa ez den arren?
- PFEZren kargapekoa den pertsona fisiko batek Loteria Nazionaleko sari bat irabazi zuen, eta urte hartan atzerrian kokatutako higiezin bat eskuratzeko erabili zuen. Saria PFEZtik salbuetsita geratu zen zerga horren araudian garai hartan indarrean zegoenaren arabera. Beraz, 720 eredua aurkeztu behar du higiezin hori aitortzeko?
- Ondasun bat pertsona batek baino gehiagok une diferentetan eta zenbateko diferentetan eskuratu dutenean, zein zenbateko aitortu behar da, kontuan hartuta zenbatekoa hainbanatu gabe agerrarazi behar dela eta ondasunaren titular bakoitzari bere partaidetza-ehunekoa esleitu behar zaiola?
- Atzerrian kokaturik dagoen higiezin bat eskuratzeko asmoz kontuan entregatuak izan diren kopuruen gainean informatu behar al da 720 ereduan, betiere eskritura publikoa izenpetu baino lehenago edo, hala badagokio, jabetza edo eskubide erreala eskuratu baino lehenago?
- Atzerrian kokaturiko ondasunen eta eskubideen gaineko aitorpena egiteko 720 ereduan, zein eskuraketa data eta balio esleitu behar zaie higiezinei, baldin eta lehenbizikoa jabetza soila eskuratu bada eta, ondoren, jabaria finkatu bada?
- Bizkaian bizi den pertsona fisiko bat Frantzian dagoen ondasun higiezin baten jabea da 2013. urteko abenduaren 31n. Ondasun higiezin horrek 180.000 euroko eskuraketa-balioa du. 2014. urtean 720 ereduan aitortu du, eta ondoren, 250.000 euroren truke saldu du, eta diru hori Andorran beste ondasun higiezin bat erosten inbertitu du berriz. Zer informazio jasoko du idatziz atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideei buruzko 2015. urteko aitorpenean?
- Bizkaian bizi den pertsona fisiko batek Frantzian kokatutako ondasun higiezin baten ehuneko berrogeita hamarra (%50) erosi zuen 2010. urtean 100.000 euroren truke. 2013. urtean, finkaren beste ehuneko berrogeita hamarra erosi zuen 120.000 euroren truke. Zer ondasun aitortu beharko ditu 720 ereduan eta zer balio dutela adierazi beharko du?
- Bizkaian bizi den pertsona fisiko bat, prezio bakar baten truke erositako hainbat higiezinen jabea dena, zer balio eman behar dio ondasun horietako bakoitzari atzerrian kokatutako ondasunen eta eskubideen gaineko informazio-aitorpenean?
- Pertsona fisiko bat Frantzian kokatuta dagoen eta 380.000 euroko eskuraketa-balioa duen higiezin baten jabe da. Pertsona fisiko horrek Ondarearen gaineko Zergan jada aitortu du higiezin hori. Berriz ere aitortu behar al du 720 ereduan? Ez balu aitortuko, zigortua izan daiteke, 2/2005 Foru Arauaren, martxoaren 10ekoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoaren, hogeita zazpigarren xedapen osagarrian aaurreikusitakoaren arabera? Eta 13/2013 Foru Arauaren, abenduaren 5ekoaren, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzkoaren, arabera?
- Ba al dago 720 ereduan atzerrian kokatutako ondasun higiezinen gaineko errentamendu-eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharrik?
Etiketaren araberako bilaketa berria egin