Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Etxebizitza etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (188 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Etxebizitza
Zenbateko kengarria eta tipoak
Kenkariaren tasak eta mugak
: Tasa berezia
: Familia Ugaria
Epaileak erabakita ordaindutako diru-kopuruak
Mugak
: Urteko mugak
Etxebizitzako zerga-kreditua
- Galdetzailea honakoa azaltzen duen pertsona fisikoa da: bere Errenta-aitorpenetan jasandako atxikipenen zenbateko osoa itzul dakioke, ekitaldi batzuetan inbertitutako zenbatekoen osokoan ohiko etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkaria aplikatzeko beharrik gabe. Jakin nahi du ea ekitaldi bakoitzean inbertitutako kopuruaren zenbateko osoan kenkaria aplikatzea beharrezkoa den. Ezezkoa bada, aurreko ekitaldietan aurkeztutako autolikidazioak moldatzeko eska dezakeen jakin nahi du, zeinetan ordaindutako zenbatekoen osokoan kenkaria aplikatu zuen.
- Pertsona batek jabetzan eskuratu zuen etxebizitza bat, erosketa hipoteka mailegu baten bitartez finantzatuz. Gero oso-osorik amortizatu zuen mailegu hori. Geroago etxebizitza erosi zuen 15.000 euroko kopurua kendu du, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa dela eta. Urte horretan etxebizitza kontu bat zabaltzea aurreikusita dauka eta horretan ekarpenak egitea, ohiko etxebizitza berria erosteko aurreztu nahian 6 urteak igaro baino lehenago. Bere asmoa da etxebizitza kontu horretan gordailututako kopuruaren gaineko kenkaria egitea. Era berean, gaur egun duen ohiko etxebizitza saltzea aurreikusita dauka, eta horren bitartez 150.000 euro inguruko ondare irabaziak izan nahi ditu. Bere asmoa da errenta horregatik zergarik ez ordaintzea eta ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatiko salbuespenari heltzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera. Jakin nahi du zein izango den etxebizitza kontura egindako ekarpenengatiko kenkarien eragina eta zein eragin izango duen berrinbertsioagatiko salbuespenak, betiere PFEZri buruzko Foro Arauan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako 36.000 euroko mugaren gainean.
- Etxebizitza-kreditu fiskala behin agortuta, ohiko etxebizitzaren berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke?
- Bada pertsona bat ohiko etxebizitza bat eta berau finantziatzeko mailegua duena. Mailegua osoki kitatzen du eta etxebizitza saltzen du, berrinbertsioaren ziozko salbuespenari helduz. Berrinbertsioaren ondorioz salbuetsitako irabaziek eragindako kopuruarekin, kreditu fiskala agortzen du. Eskualdatutako etxebizitzari dagokion bueltatutako maileguaren ziozko kenkaria egin daiteke?
- Demagun, ohiko etxebizitzan inbertitzeari dagozkion kenkariak egin ostean, ohiko etxebizitza eskualdatzen dela eta berriz inbertitzen dela beste ohiko etxebizitza bat erostean lortutako zenbatekoa, etxebizitzarako kreditu fiskala agortuta berrinbertsioaren eraginez lortutako irabazi salbuetsiarekin.
Etxebizitzako zerga-kreditua
Etxebizitzako zerga-kreditua
Etxebizitza kontua
Betekizunak
: Orokorrak
Ohiko etxebizitzan gordetako diru-kopuruen norako
: Eskuraketa
Eskuraketa
Pertsona bat eta horren emaztea, irabazpidezko araubidean ezkonduta, etxebizitza baten titularrak dira, eta etxebizitza alabari dohaintzan emateko asmoa dute. Dohaintzaren eraginezko gastu guztiak alabaren kontura izango dira, eta hori etxebizitza horren hipoteka maileguaren ordezko zorduna izango da. Dohaintza-hartzailea, 2004tik, etxebizitza-kontu baten titularra da, eta bertako saldoa 24.000 €-koa da. Hauxe jakin nahi dute: 1) Ea alabak, eragiketa horren ondorioz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango duen.
2) Ea alabak etxebizitza-kontuko saldoa aipaturiko maileguaren amortizazioan inbertitu ahal duen, egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik.
Birgaikuntza
Etiketaren araberako bilaketa berria egin