Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Lan etekinak etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (91 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Lan etekinak
Pentsioak eta beste prestazioak
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea
Bizi aseguru kolektiboa
Konpentsazio pentsioa
Mutualistak
Diru sarreren integrazioaren portzentajea
Etekin irregularrak
Gastuak eta hobariak
Gizarte S, mutuak eta umezurtz-ikastetxea
- Pertsona batek ez du jasotzen laneko etekin izaera duen prestaziorik edo sorospenik. Gizarte Segurantzarekin kotizazioko Hitzarmen Berezia sinatu du, etorkizunean erretiratze pentsio bat kobratuko duela bermatzeko. Kotizazio horiek kengarriak dira?
- EEE batean sartutako aitorpen egilea. Ordaintzen dion aseguru-etxeak Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezietako kotizazioak ere ordaintzen dizkio. Zuzena da aseguru-etxeak zenbateko horiek laneko etekin gisa sartzea?
- Pertsona batek, erretiratzeko eskubidea izan ahal izateko, Gizarte Segurantzarekin Hitzarmen Berezia sinatu du. Errentamenduengatiko higiezin etekinak ere badauzka, JEZaren 861-2 epigrafean alta hartuta. Jarduera hori garatzeko ez dauka horretara bakarrik bideratutako lokalik ezta langilerik ere. Kapital higiezinaren etekinetatik Gizarte Segurantzaren ordainketak kendu ahal ditu?
- Enpresaburu izandako pertsona batek Hitzarmen Berezia sinatu du Gizarte Segurantzarekin. Horren arabera, kotizatzen jarraitzen du, jarduerarik egiten ez duen arren. Kotizazio horiek kengarriak dira?
- Gizarte Segurantzan autonomoen araubidean edo etxeko langileen araubide berezian kotizatzen duten pertsonak, bakar-bakarrik etorkizunean pentsioa kobratu ahal izateko asmoz, ez baitute jarduerarik egiten, ez beren kontura ez inoren kontura. Laneko etekinik ez jardueren etekinik ez bada jasotzen, kuotak kengarriak dira?
- Apaiz bat 1977ko urtarrilaren 1era arte ez zuten sartu Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean. Horregatik, erretiroagatiko prestazioa murriztuta dauka, 29 urtez bakarrik kotizatu baitu. Halere, kotizazio aldia osatu ahal du, hilean behin ordainketak eginez edo ordainketa aldi bakarrean eginez. Horregatik, bere BGAE bat erreskatatu du, Gizarte Segurantzaren kotizazioen gabezia konpentsatzeko, ordainketa bakarra eginez, pentsio handiagoa jaso ahal izateko. Urte hartan, BGAE horrengandik kapital eran jasotako erretiratze prestazioaren %60ko integrazio portzentajea aplikatu zuen kontsulta egileak. Gizarte Segurantzari egin nahi dion ekarpena bere lan pertsonaleko etekinen gastu kengarria izango da?
- Izaera bereziko lan harremana duten komertzioko ordezkariek egiten duten jardueran dauden gastuak justifikatzeko modua.
Alderdi politikoak eta sindikatuak
Hobariak
Etiketaren araberako bilaketa berria egin