Etiketaren araberako bilaketa berria egin
Errentamentua etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (74 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Errentamenduak
Errentatzailea
Errendimenduaren kalkulua
: Etxebizitza
: Galdera orokorrak
Etxebizitza alokatu. Orokor ala aurrezkira?
: Logela alokatzea
Aldi baterako alokairua
Erabilera turistikora zuzendutako pisuak
Gainerako higiezinak
: Sarrerak
Gastuak
: Amortizazioa
Gainerako gastuak
- Zergadun batek etxebizitza bat erosi nahi du errentan emateko. Horretarako, etxebizitza hori erosteko eta errentan emateko prestatzeko (altzariak erostea, segurtasun-ateak instalatzea, komunak eta sukaldea eraikitzea, parkea jartzea…) mailegu bat eskatu du.
Maileguaren interesak kengarriak al dira? Nola justifika daiteke?
- Zergadun batek 2013ko ekitaldian lonja bat alokatu dio nerabe talde bati hileko 350 eurogatik. Hauek dira lokalaren urteko gastuak: OHZ+asegurua= 330 euro. Lokala 2010ean erosi zuen 72.000 eurogatik. Errentariek argia eta ura ordaintzen dituzte.
Zer gastu ken ditzake zergadunak lokalaren errentamenduagatik?
- Zergadun bat lokal baten titularra da, eta alokatuta du urteko 8.000 eurogatik.
Hauek dira justifikatutako gastuak:
OHZren kuota: 360 Euro,
Iturgintzako konponketak: 10.000 Euro,
Jabeen komunitatea: 600 Euro,
Higiezina 180.000 eurogatik erosi zuen eta 80.000 euroko katastro-balioa du.
%20 lurzoruari dagokio.
Zein dira lokalaren errentamenduak izan ditzakeen gastu kengarriak?
Zein da egotzi beharreko etekina?
- Negozio-lokal baten gozamendunak errentan utzita dauka hirugarren bati.Ekitaldian zehar, sute bat gertatu zen, eta gozamendunak bere gain hartu zituen konponketa-gastuak; ez hobekuntza-gastuak, suteen aurkako asegururik ez dagoelako. Konpontze-gastuak hondakinak kentzea, igeltserotza-lanak, elektrizitate-lanak, zurgintza-lanak, moketa jartzea eta pintatzea izan ziren.
Gozamendunak deduzitu al ditzake konpontze-gastuak?
Negozio errentamendua
- Zergadun bat lonja baten jabe da, 2013. urtean 100.000 eurorengatik erosi zuena. Urte horretan bertan errentan eman zuen, eta horren ondorioz, 7.670 euroko diru-sarrerak eskuratu ditu (BEZa barne). Ekitaldian gastu hauek izan ditu: OHZ 110 €, lonja erosteko maileguaren interesak 7.000€, estolderia 10€, margoa 472€ (BEZa barne), asegurua 90€. Nola ordainduko du? Zer etekin garbi eskuratuko du?
- Zergadun bat lokal baten jabe da eta urte osoan alokatuta dauka. Lokalak sortzen dituen gastuak, besteak beste, OHZ, komunitatea eta energia elektrikoa, errentariak jasaten ditu dagokion ordainagirian. Gastu horiek kengarriak izango al dira?
- Zergadun batek lonja bat utzi du errentan, ile-apaindegiko negozio gisa berehala ustiatzeko. Instalazioak erosteko eta egokitzeko, mailegu bat eskatu zuen. Eraikinaren eta instalazioen amortizazio-gastuak eta interesen ordainketaren gastuak direla-eta, lehenbiziko urteko etekin garbia negatiboa da. Negozio baten errentamenduan, aplika al daiteke araudian ezarritako gastu kengarrien muga?
- Maileguan hartutako diruaz erositako negozio bat errentan utzi da. Etekina lortzeko beharrezko gastutzat hartuko al dira maileguaren interesak? Gastu kengarriak izango al dira?
Errentatzailea enpresaburu bezala
Aldi egozketa
Etiketaren araberako bilaketa berria egin