Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (57 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Kengarritzat har daiteke ohiko etxebizitza eskuratzeko dibisazko mailegua?
- Irabazpidezko sozietatea 2009an likidatzearen ondorioz, ezkontideetariko bat senar-emazteek 2002an eskuraturiko ohiko etxebizitzaren adjudikazioduna izan da, eta beste ezkontideari konpentsazioa eman behar dio, gertaera horrek sortu duen gehiegizko adjudikazioagatik. Ordainketa horren zenbatekoa finantzatzeko, hipoteka mailegua eskatu du. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk aplikatu ahal duen, eskaturiko maileguaren zati nagusiari eta interesei dagokienez.
- Kontsultagilearen alaba hipoteka-mailegu batekin kargatutako etxebizitza baten jabe da. Aipatutako etxebizitza kontsultagileari dohaintzan emateko asmoa dauka, eta, era berean, maileguan subrogatuko da. Hipoteka-mailegua dohaintza-hartzailearekin subrogatzen denetik, kengarriak dira korrituen eta amortizazioaren bidez egindako ordainketak?¿Kengarriak dira dohaintzaren eta maileguaren subrogazioaren gastuak?
- %80-ko lain izatedun baten arabera zati batez bakarrik kengarria den gure ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegua bertan behera utz dezakegu eta mailegu berri bategatik ordezkatu?
- Galdetzaileak ohiko etxebizitzarako bere antzinako mailegua bertan behera utzi zuen eta beste banketxe batekoarekin berfinantziatu zuen. Berfinantziazioaren datan, aurreko mailegutik ordaintzeke zegoen saldoa 75.000 €-koa zen eta mailegu berriaren nominala 100.000 €-koa. Mailegu berriaren zioz kentzen jarrai dezake? Eta zein proportziotan?
- Nola sartu behar da ohiko etxebizitzagatiko kenkaria, hura eskuratzeko mailegua birfinantzatu bada?
- 3 seme-alabadun senar-emazteak. Azaroan familia ugariaren tituluak indarrean egoteari uzten dio. Zein oinarri eta zein muga ezarriko dute ekitalde horretan baterako aitorpena aukeratzen badute?
- Zein tasa eta kenkari muga aplikatu behar da bi seme-alaba dituzten senar-emazteek (30 urtetik gorakoa) baterako zerga-ordainketa dutenean? Eta seme-alabarik ez badute?
- Aitorleak ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria izateko eskubidea du, 3.000 eurokoa, eta ezkontideak 2.000 eurokoa; biak 30 urtetik gorakoak dira eta ez dute seme-alabarik.
Zein kenkari muga aplikatuko da baterako zerga-ordainketan?
- Zein portzentaje eta mugarekin aplika dezakete senar-emazteek ohiko etxebizitza erostearen ziozko kenkaria emaztea 30 urtetik beherakoa bada?