Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (23 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Lur baten gozamena eta eraikuntza. Kengarria ote da ohiko etxebizitzan egindako inbertsiotzat?
- Zer epe dago ohiko etxebizitza baten eraikuntza amaitzeko? Zein kasutan dago onartuta 4 urteko epea luzatzea, ohiko etxebizitza eraikitzeko?
- Bategarriak dira, etxebizitzetako konturako ordainketak eraikuntzan, etxebizitza finantzatzeko maileguak eta etxebizitza kontua?
- Pertsona batek 2000an lursail bat erosi zuen Bizkaiko udalerri batean, ohiko etxebizitza bat eraikitzeko asmoz. Etxebizitza kontu bat ireki zuen eta horren ondorioz kenkariak izan ditu aurreko ekitaldietan. Orain arazoak ditu eraikuntza lanei ekiteko eta ez daki zehazki lanak noiz hasiko diren. Indarreko arautegiaren aplikazioa dela-eta etxebizitza kontuaren indarraldia 6tik 8 urtera luzatu da. Jakin nahi du, arkitekto edo eraikuntza enpresa bati seinale bat ordaintzen badio etxebizitza kontua epea bukatu baino lehenago, ea ulertuko den etxebizitza kontu bati egindako ekarpenengatiko kenkariak ohiko etxebizitza erosteko erabili direla.
- Interesdunak baserri baten erdia erosiko du. Eskuratuko duen zatian, etorkizuneko bere etxebizitza eraiki nahi du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzari birdoitzeko espedientea eskatu dio zergak arindu ahal izateko. Baina Eusko Jaurlaritzak ez dio eman zera uste duelako: ukuiluari zegokion baserriaren zatia eskuratu duenez, ez dela ari birdoikuntza egiten, obra berria baizik. Har al daiteke bere etxebizitzaren sustatzailetzat eta inbertituko dituen kopuruengatik —eta eskatuko duen hipoteka-maileguarengatik— zergak arindu dakizkioke?
- Galdetzaileak pasaden urtean, uztailean ohiko etxebizitza erosteko kontratu pribatua sinatu zuen enpresa eraikitzaile batekin. 30.000 €-ko nominaleko “zubi-mailegu” baten bidez finantziatu zuen. Honen interesak, urte honetan abuztuan etxebizitza eskrituratzean eskatuko den azken maileguarekin bertan behera geratu arte ordainduko dira. PFEZ-ean kenkaria aplikatzeko aukerarik dagoen jakin nahi du.
- Senar-emazte batzuek eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratua sinatu zuten. Urte batzuetan hainbat kopuru eman zizkioten sustatzaileari, eta haien araberako kenkariak aplikatu zituzten, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioak ziren aldetik. Gero dibortziatu egin ziren eta salerosketa-kontratua suntsitzea erabaki zuten. Horren ondorioz enpresa sustatzaileari etxebizitzaren erosketaren kontura emandako 42.000 €-ak galdu zituzten.
- Pertsona batzuek, denen artean, txaleta eskuratu zuten, notaritzan 2009ko otsailaren 24an emandako eskritura publikoaren bitartez. Finka horretan, terraza hesiz inguratu nahi dute. Halaber, ia aurrian dagoen higiezinaren zatia ere berriztatu egin nahi dute, eta, horretarako, obra-amaierako ziurtagiria, obra berria adierazteko eskritura publikoa eta lehenengo erabilerako lizentzia egingo dira. Jakin nahi dute ea obra horiek ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria sortzen duten.
- Pertsona bat bere ohiko etxebizitzan handitzeko obrak egiten ari da. Aipatutako obra hauek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zein tratamendu fiskal duten jakin nahi du.
- Pertsona batek bere ohiko etxebizitzaren gainean dagoen pisua bereganatuko du. Etxebizitzaren handitze obra moduan har daiteke?