Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (36 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Ba al dago epe mugarik etxebizitza bat ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko?
- Galdetzaileak pisu bat eskuratzeko asmoa du, eta bi edo hiru urte barru bere ohiko etxebizitza izango da; ordura arte alokairuan izango du. Ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea pisua eskuratzen duen unetik edo soilik bertan instalatzen duen momentutik aplikatu dezakeen jakin nahi du.
- Bizkaian bizi den pertsona batek etxebizitza bat erosi du Kantabrian ekitaldi honetan (bere ohiko etxebizitza berria izan dadin). Ekitaldi honetan, Bizkaian duen ohiko etxebizitzagatik ere ordaintzen du alokairu bat. Kenkaririk egin al daiteke eskuratzeagatik eta alokatzeagatik?
- Kontsultagileak ohiko etxebizitza izango dena erosi du Castro Urdialesen. Hala eta guztiz ere, oraindik ezin du hura hartu, lana dela-eta Ortuellan bizi behar duelako, Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiriko etxebizitza batean. Jakin nahi du ea aplika dezakeen ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria, baita zein den Castro Urdialesko etxebizitzan bizi izaten hasten deneko data ere.
- Etxebizitza erosi duen bikote bat da. Etxebizitzan bizi izaten hasi barik, saldu egin dute, lana dela-eta haien bat beste hiri batera joan delako bizi izatera. Etxebizitzan hiru urtez bizi izateko epearen legezko salbuespentzat har daiteke egoera hori?
- Nire ohiko etxebizitza izango den eta oraindik eraikitzen ari diren higiezina lortu dut, baina obrak egin behar ditut bertan. Kasu honetan, luzatzen da etxebizitza okupatzeko epea?
- Etxebizitzan 3 urtez bizitzeko epea ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko. Noiztik zenbatu behar da epe hori? Eskrituren datatik hasita?
- Baldin eta pertsona batek etxebizitzaren %50 eskuratu badu urte batean eta beste erdia bost urte geroagoa eskuratu badu, noiztik zenbatu behar da ohiko etxebizitza izateko bete beharreko 3 urteko epea?
- Senar-emazte batek seme-alabei dohaintzan eman zien euren ohiko etxebizitzaren jabetza soila eta eurentzat utzi zuten bizi osorako gozamena. Dohaintza gorabehera, dohaintza egin zutenek etxean bizitzen jarraitu zuten eta, beraz, hori da oraindik ere euren ohiko etxebizitza. Demagun dohaintza jaso duten seme-alabek gurasoengandik jaso zuten jabetza soila berriz gurasoei dohaintzan eman dietela eta gurasoek, erabateko jabaria finkatuta, etxebizitza hirugarren bati saltzen diotela. Eskualdatutako etxebizitza saltzaileen ohiko etxebizitza gisa hartzen da ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari dagokion salbuespenaren eraginetarako?
- Pertsona batzuek Sondikako udalerrian dagoen higiezin bat lortu nahi dute, euren ohiko etxebizitza izateko. Higiezin hori dagoen zonan, agian, hirigintza-prozedura bat hasiko da, eta, horren ondorioz, lortu nahi den etxebizitza hori duen eraikina, beharbada, eraitsi egingo da. Eraispen hori konpentsatzeko, eraikin berri bat emango diete zona horrexetan. Hauxe jakin nahi dute:
1) Higiezin hori eskuratu eta hiru urte igaro baino lehen utzi behar badute (lehen azaldutakogatik), ea etxebizitza horrek ohiko etxebizitza izaera galduko lukeen.
2) Ea lehenengo etxebizitzarako eskaturiko mailegua mantenduz gero ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria jasotzen jarraitu ahal izango duten, kontuan hartuta mailegu hori trukaketan lorturiko etxebizitza berria ordaintzeko izango litzatekeela.