Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (20 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Interesatuaren neska-lagunak etxebizitza berri bat eskuratu du Galdakaon. Bien ohiko egoitza izan arren, neska-laguna da jabe bakarra. Etxebizitza eskuratzeko hipoteka-mailegu bat eskatu da eta interesatua bertan azaltzen da abal-emaile gisa. Maileguaren kuotak biek daukaten kontu batean daude helbideratuta; beraz, mailegua %50-ean ordaintzen ari dira. Ezkontzeko asmoa dute eta foru-komunikazio erregimena aplikatuko da. Mutil-lagunak ordaintzen ari den mailegu-kuoten %50 kendu ahal du etxebizitza-inbertsioaren ziozko kenkari gisa?
- Bikote moduan inskribatuta ez daude pertsona bik etxebizitza bat erosi dute erdi bana. Bietako bat bakarrik ageri da mailegu-hartzaile moduan, finantza erakunde batek bere langileei emandako mailegu hobariduna da eta.
Jakin nahi dute ea ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatiko kenkaria aplikatzean batak kontuan har ditzakeenez bestearen mesederako onartutako zorra dela eta ordaindutako maileguaren kuota guztien zenbatekoa.
- Pertsona bat babes ofizialeko etxebizitza baten adjudikaziodun eta titular bakarra da. Baina nahi du bere bikotekideak (ez dago harekin ezkonduta, ez eta erregistratuta ere izatezko bikote gisa) inbertsioaren %50 bere gain hartzea. Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontu bat zabalik dauka duela lau urtetik, eta horren kontura beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. Jakin nahi du: 1) Kontsultagilearen bikotekideak etxebizitzan inbertitutako kopuruengatiko kenkaria egiteko ea beharrezkoa den ezkonduta edo izatezko bikoteen erregistroan inskribatuta egotea edo ea nahikoa izango litzatekeen bakoitzak jartzen dituen kopuruen notariotzat ziurtagiri bat aurkeztuta; 2) Ezkontzea edo izatezko bikote gisa erregistratzea beharrezkoa izanez gero, ea kontsultagilearen bikotekideak etxebizitza kontuan egindako ekarpenengatiko kenkarietarako eskubidea galduko lukeen, betiere kontuaren saldoa kontsultaren gaia izan den ohiko etxebizitzan inbertitzen duenean.
- Aitorrek 30 urte baino gutxiago dauzka eta 30 urte baino gehiago dauzkan Jonerekin ezkonduta dago irabazpidezko ezkontzaren bidez. Ekitaldian baterako aitorpena eginez gero, zein da bere ohiko etxebizitzaren ziozko kenkariaren muga? Eta ondasunen banantze-eraerantzadun senar-emazteak badira ,baterako aitorpena egiten badute, baina etxebizitza eta mailegua %100-ean Joneri badagokio?
- Baterako zerga-ordainketa batean, 30 urte baino gutxiagoko zergadunentzako kenkariaren ehunekoa eta gehinezko muga handitu ahal izateko, beharrezkoa da kenkaria egiteko eskubidea duten delako famili unitatezko kide guztiek 30 urte baino gutxiago izatea ala nahikoa da euretariko batek baldintza hori betetzea?
- Kontsultagileak, 2006. urtean, etxebizitza-kontu bat ireki zuen, ekarpenak egin zituen bertara eta kenkaria aplikatu zuen PFEZaren aitorpenean. 2007. urtean eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratu pribatu bat sinatu zuen sustatzaile batekin, eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egin zuen 2007an eta 2008an ordaindutako kopuruengatik. 2009an eman zen etxebizitza eta salerosketa eskritura gauzatu zen. Hala eta guztiz ere, aurretik, 2009. urteko apirilaren 3an, ondasun-banatze araubidean ezkondu zen, eta senarraren etxebizitzara joan zen bizi izatera. Jakin nahi du ea, azaldutako inguruabarrak kontuan izanik, ohiko etxebizitzan inbertitzearekin lotutako zerga etekinak galdu dituela ulertu behar den, zeren eta etxebizitza hori ez baita hartuko hura erosi eta hamabi hileko epearen barruan.
- Pertsona bat etxebizitza kontu baten titularra da 2004ko abendutik. Gaur egun kontu horren zenbatekoa erabili nahi du bere senarraren jabetzakoa %100ean den etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua amortizatzeko; gainera, harekin “ondasunen banaketa”ko erregimenean ezkonduta dago eta horrelaxe egiaztatzen du notarioaren aurrean egindako agiri baten bidez. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza eskuratzeko senarrak eskatutako hipoteka maileguaren amortizaziorako aplikatutako etxebizitza kontuaren saldoa ohiko etxebizitzaren erosketarako erabili dela, betiere kontuan hartuta ondasunen banaketako araubidean ezkonduta daudela.
- Pertsona batek 2003ko otsailaren 9an etxebizitza kontu bat zabaldu zuen; horren ondorioz, beharrezko kenkariak aplikatu zaizkio aurreko ekitaldietan. 2009ko ekainaren 21ean ezkondu zen foru komunikazioko araubidean; une hartan bere ezkontidea ezkongabe zegoenean erositako etxebizitza baten titularra zen eta etxebizitza mailegu hipotekario bitartez finantzatzen zen; gaur egun, etxebizitza hori senar-emazteen egoitza da. Pertsona horrek etxebizitza kontuaren saldoa erabili nahi du etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua zati batean amortizatzera. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza kontuan gordailututako zenbatekoak ohiko etxebizitza erosteko erabili diren ala ez.
- Bi pertsona 2014ko irailean ezkondu ziren. Irabazpidezko ezkontza-araubidea dute. Ezkondu baino lehen, emazteak higiezin bat zuen, eta hori, ezkondu arte, bere ohiko etxebizitza zen; une horretatik aurrera, familiaren etxebizitza izatera igaro zen. Etxebizitzaren erosketa, berriz, emazteak eskaturiko hipoteka-mailegu baten bidez finantzatu zen. Hala ere, 2014ko martxotik, senarrak mailegu horren amortizazioaren eta interesen kuoten zati bat ordaindu du. Urte horretako azaroan, kontsultagileak saldu egin zuen bere lehengo etxebizitza. Salmentatik lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren maileguaren amortizazioan inbertitu nahi du.
Etxebizitza saltzearen eraginez lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren mailegua amortizatzeko bideratu ahal duen jakin nahi du? Hori egin ahal izanez gero, jakin nahi du ea ezkondu baino lehen egindako ekarpenak baliozkoak diren (2014ko martxotik irailera egindakoak), eta ea berrinbertsioa hileroko ordainketen bidez gauzatu ahal duen, ordainketa bakarraren bidez egin beharrean?
Halaber, jakin nahi du berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren aplikazioak ohiko etxebizitzan inbertitzeko zerga-kredituan eraginik duen?
- Galdetzaileak eta bere emazteak ohiko etxebizitza eskuratzeko hipoteka-mailegua eskatu zuten. Mailegu honen titularrak familiako bost kideak dira eta ez, aipatutako biak bakarrik. Mailegari bakarrak ez izan arren, jakin nahi dute ea ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria ezar diezaioketen banketxeari ordaindutako mailegu-kuoten osokoari.