Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (26 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Zein da etxebizitza kontuan aplikatuko den ziozko kenkaria?
- Etxebizitza-kontura ekarpenak egiteagatik aplikatu daitekeen kenkariak badauka mugarik?
- Kontsultagileak finantza erakunde batekin eperako bi ezarpen kontratatu zituen, epemuga 18 hilabetera delarik. Epemuga hori iritsitakoan, ezarpenen nagusia eta horren interesak etxebizitza kontu batera ekartzeko asmoa du.
Kenkaria ezarri ahal izango du, haren epemuga iritsitakoan gordailu horretako saldoa (nagusia eta interesak) etxebizitza kontu batera transferituko duela kontuan hartuz?
- Kenkaria aplika al dezaket atzerritik diharduen banku-erakunde baten aurrezki-kontu batean utzitako diru-kopuruetan? Edo internet bidez kudeaturiko banku-kontu batean?
- Pertsona batek zenbat etxebizitza kontu izan ditzake kenkariak egiteko?
- Pertsona batek 2014an zabaldutako etxebizitza kontu bat dauka , 10.000 euroko saldo kenkor batekin. 2017an konturako entrega bat egin zuen eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosteko; zenbatekoa 15.000 eurokoa izan zen eta etxebizitza kontuaren 10.000 euroak erabili zituen, kontua segituan ezeztatuz. Gainerako 5.000 euroengatik kenkariak izan ziren. 2018an beste etxebizitza kontu bat ireki du eta urtearen amaieran 8.000 euroko saldoa du. Kenkaria aplika daiteke?
- Pertsona batek lursail bat erosi nahi du, alboko beste batzuekin batera, birzatitua izateko izapideetan dagoena; hortaz, inguruaren urbanizazio eta birzatiketaren kontzeptupean ordaindu beharko luke. Gaur egun etxebizitza kontu bat dauka. Diru hori erabil lezakete birzatiketa ordaintzeko?
- Pertsona bat etxebizitza kontu baten titularra da 2004ko abendutik. Gaur egun kontu horren zenbatekoa erabili nahi du bere senarraren jabetzakoa %100ean den etxebizitza zamatzen duen hipoteka mailegua amortizatzeko; gainera, harekin “ondasunen banaketa”ko erregimenean ezkonduta dago eta horrelaxe egiaztatzen du notarioaren aurrean egindako agiri baten bidez. Jakin nahi du ea ulertuko litzatekeen etxebizitza eskuratzeko senarrak eskatutako hipoteka maileguaren amortizaziorako aplikatutako etxebizitza kontuaren saldoa ohiko etxebizitzaren erosketarako erabili dela, betiere kontuan hartuta ondasunen banaketako araubidean ezkonduta daudela.
- Pertsona bat etxebizitza-kontu baten titularra da, eta gutxi gora behera 23.000 euroko saldoa du. Hori dela eta, kenkariak aplikatu ditu PFEZren autolikidazioetan. 2009ko maiatzaren 23an irabazpidezko ondasunen eraentzan ezkondu zen. Senarrak ezkongabetako ohiko etxebizitza erosi zuen, erosketa hipoteka-mailegu baten bidez finantzatuz. Ezkondu ondoren, higiezina ezkontideen ohiko etxebizitza izan da.
Erabil dezake etxebizitza-kontua senarraren hipoteka-mailegua amortizatzeko, senarrak ezkongabetan erositako etxebizitza ezkontideen ohiko etxebizitza bihurtu dela eta?
- Pertsona bat eta horren emaztea, irabazpidezko araubidean ezkonduta, etxebizitza baten titularrak dira, eta etxebizitza alabari dohaintzan emateko asmoa dute. Dohaintzaren eraginezko gastu guztiak alabaren kontura izango dira, eta hori etxebizitza horren hipoteka maileguaren ordezko zorduna izango da. Dohaintza-hartzailea, 2004tik, etxebizitza-kontu baten titularra da, eta bertako saldoa 24.000 €-koa da. Hauxe jakin nahi dute: 1) Ea alabak, eragiketa horren ondorioz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango duen.
2) Ea alabak etxebizitza-kontuko saldoa aipaturiko maileguaren amortizazioan inbertitu ahal duen, egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik.