Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (4 erregistroak)
BEZ
- Garraiolari batek nagusiki hirugarren herrialdetarako garraioak egiten ditu, eta zerbitzu hori BEZa ordaintzetik erabat salbuetsita dago. Aplikatu ahal du koefiziente zuzentzaileren bat BEZaren moduluetan, zerbitzu hori emateagatik?
- Zergadun batek, garraiolari profesionalak, finantza-errentamenduko araubidean eskuratu du kamioi bat, eta jarduera hori araubide erraztuan jasota dago. Kamioia eskuratzeko ordaindu zituen kuotak kendu ahal izango ditu 2008ko ekitaldian?
- Garraiolari zergadun batek hiru ibilgailu ditu; baina ibilgailuetako batek hainbat urte eman du geldi. Ibilgailuen zama-edukiera araubide erraztuan zenbatzean, geldi egon den ibilgailu horrena ere kontuan hartu beharko du?
- Zergadun batek, salgaiak errepidez garraiatzen dituenak, kamioi-traktore bat eta bi erdi-atoi dauzka. Kamioi-traktoreak 60 tona metrikoko gehieneko atoi-pisua du, azterketa teknikoaren txartelaren arabera; hala ere, txartel berean ezarrita dago atoian gehienez 40.000 kilo eraman ahal duela. Zein gehieneko atoi-pisu hartu behar du kontuan, ibilgailuaren zama-edukiera zenbatzeko?