Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (97 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Pertsona batek kontu batean baimendua izateari utzi dio 2014ko abuztuan. 2013ko 720 ereduan kontu hori aitortu bazuen, 2015ean informazio-aitorpen hori aurkeztu behar du?
- 720 ereduan, zein motatako ondasun eta eskubiderekin dago lotuta "onuradun" izaera?
- Bizkaian bizi den adingabe bat atzerrian irekitako banku-kontu baten titularra da eta banku-kontu horrek 85.000 euroko erreferentziazko saldoa du. Adingabearen gurasoak baimendu gisa ageri dira kontu horretan. Nork eman behar du kontu horri buruzko informazioa 720 ereduan?
- Bizkaian egoitza izanik, Espainiako jatorriko talde familiarren atzerriko sozietate filialak ordezkatzeko ahalmena duten pertsona fisikoek informatu behar al dute ahaldun gisa agertzen diren filial horien kontuen gainean?
- Egoitza Bizkaian daukan erakunde batek 3 kontu dauzka atzerrian: 2 kontu 50.000 eurotik gorako saldoekin, bata bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta eta bestea atzerriko banku-erakundeak 196 ereduan aitortua, eta hirugarren bat kontabilitatean erregistratuta ez dagoena, 50.000 euro gainditzen ez dituzten saldoekin. Erakunde horrek zera jakin nahi du: kontu horien zein saldo hartu behar da kontuan, aitortzera behartzen duen muga gainditu duen ala ez zehazteko, eta bidezkoa izanez gero, zein aitortu behar du?
- Pertsona bat, atzerrian kokatutako kontu korronte baten titularra da, kontu horren saldoa abenduaren 31n 40.000 euro zela. Pertsona hori beste kontu batean baimendu gisa ageri da, eta beste kontu horren saldoa, abenduaren 31n, 30.000 euro zen. Kontu horiek aitortu behar ditu pertsona horrek? Eta bigarren kontu horren titularra bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta eta identifikatuta daukan merkataritza-sozietate bat bada?
- Pertsona batek 50.000 eurotik gorako saldoan dauzkaten kontuak dauzka atzerrian. Saldo negatiboak dauzkaten kontuak aitortu behar ditu? Saldo negatibo horiek kontuan hartu behar al dira muga kuantitatibo hori gainditzen al duen zehazteko?
- Zerga-egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko batek, egoitza Espainian daukan banku-erakunde baten atzerriko establezimendu batean kontu bat dauka irekita, abenduaren 31n saldoa 50.000 eurotik gorakoa zela. Kontu hori aitortu behar du?
- Ohiko egoitza atzerrian daukan eta PFEZren kargapekoa den pertsona fisiko batek kontu bat dauka irekita egoitza Espainian daukan erakunde baten atzerriko establezimendu batean. Orduan, kontu horri buruzko informazio-aitorpena aurkeztu behar al du betebeharra sortzen duten gainerako inguruabarrak gertatzen badira, Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 53 bis artikuluan ezarrita dagoen bezala?
- 720 ereduan aitortu behar al dira «Cash Pool» diruzaintzaren zentralizazio-kontuak?