Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (56 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Etxebizitza eskuratze bezala kengarriak dira bankuek hipotekak ematerakoan eskatzen dituzten aseguruko prima gisa urtero ordaindutako kopuruak?
- Ohiko etxebizitza hipoteka-mailegu baten bidez eskuratu zen, mailegua aldez aurretik amortizatzeagatik lortutako komisioa kengarritzat hartzen da?
- Zein kasu ez dira etxebizitza-erosketatzat hartuko kenkariaren ondoreetarako ?
- Ohiko etxebizitza eskuratzearen ziozko kenkaria ezarri dakioke, bere maizter-botaketaren ondorioz ordaindutako kalte-ordainari, higiezinera egindako jabe/errentatzailearen egoitzaren leku-aldaketagatik? Eta maizterra botatzeko judizioak eragindako abokatu eta prokuradore-gastuei?
- Lau ekitaldietan pertsona batek ekarpenak egin ditu etxebizitza-kooperatiba batera eraikitzen ari den etxebizitza erosteko. Ekarpen horiengatik bidezko kenkariak aplikatu ditu PFEZen autolikidazioetan. Etxebizitzaren ematea asko luzatzen ari zenez, kooperatibarekin sinatutako kontratua suntsitu du eta ekarpen guztiak berreskuratu ditu.
Beste etxebizitza bat erosi nahi du kooperatibak sinatutako kontratua suntsitu ondoren itzulitako kopuruekin.
Kenkariak itzuli behar ditu?
- Pertsona batek %34ko ezintasuna du. Horrez gain, eskaileran igogailua jartzeko 3.200 € ordaindu dituen eraikin bateko maizterra da. Kontzeptu honengatik kenketa egin daiteke? Gainontzeko bizilagunek kenketa egin dezakete?
- Nire ohiko etxebizitza izango den higiezina eskuratu dut, baina klausula etengarria dauka. Kengarriak ote dira niretzat higiezin hori erosteagatik ordaindu nituen zenbatekoak?
- Pertsona batek %34ko ezintasuna dauka. Gainera, etxebizitza baten errentaria da eta eskaileran igogailua jartzeko 3.200 euro ordaindu ditu. Kontzeptu horrengatik kenkaria egin dezake?
- Senar-emazte batzuek eraikitzen ari zen etxebizitza baten salerosketa-kontratua sinatu zuten. Urte batzuetan hainbat kopuru eman zizkioten sustatzaileari, eta haien araberako kenkariak aplikatu zituzten, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioak ziren aldetik. Gero dibortziatu egin ziren eta salerosketa-kontratua suntsitzea erabaki zuten. Horren ondorioz enpresa sustatzaileari etxebizitzaren erosketaren kontura emandako 42.000 €-ak galdu zituzten.
- Pertsona batek etxebizitza bat saldu nahi du. Salmenta-prezioa hileka ordainduko litzateke 30 urtean, %2,7ko korritu-tasa aplikatuta. Kontratuan baldintza suntsiarazlea ezarri da; haren arabera erosleak ordaindu beharrekoa ordaindu ezean saltzaileak besterendutako higiezinaren jabetza berreskuratuko du. Gainera, saltzailea ordainketa geroratzen den aldian hiltzen bada, saltzaileek haren jaraunsleei ordaindu beharko dizkiete ordaindu gabeko zenbatekoak.
Erosleak aplika dezake ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria urte bakoitzean ordaintzen dituen kopuruengatik?