Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (97 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Eragiketak Espainian egiten dituen atzerriko aseguru-etxe batekin kontratatutako bizi-aseguruak
Espainian zerbitzugintza askearen araubidean ari den atzerriko aseguru erakunde batekin kontratatutako bizi-aseguru baten hartzaileak, bizi-aseguru hori aitortu behar al du 720 ereduan, aitortu behar izateko gainerako baldintzak betetzen badira?
- «Unit Linked» aseguru baten hartzaileak aseguru hori aitortu behar al du 720 ereduan?
- Arrisku garbiko bizi-aseguruak, non hartzaileak ez duen erreskaterako eskubiderik, 720 ereduan aitortu behar dira?
- Galdera
Egoiliar bat atzerrian kontu korronte bakar baten titularra bada (eta ez bada beste kontu bakar baten ere titularra), eta urteko egun batzuetan 50.000 euro baino gehiagoko saldoa badu, baina batez besteko saldoa eta abenduaren 31n duen saldoa zenbateko hori baino txikiagoa bada, kontu horren inguruko informaziorik eman behar al du? 2013. urtean itxi bazuen, 50.000 euro baino gehiagoko saldoa zuenean, ezeztapen horren berri eman behar al du 720 aitorpen-ereduan?
- Atzerrian kontratatutako pentsio planei egindako ekarpenez eta finkatutako eskubideez informazioa eman beharra dago?
- Baloreetan baimenduta dagoenak 720 eredua aurkeztu behar du?
- 720 ereduan agertu behar al da ekitaldian zehar eta abenduaren 31 bano lehen titulartasuna galdu deneko balore guztiei buruzko informazioa, baldin eta titulartasun hori salmenta-eragiketen eta lortutako zenbatekoa balore berriak eskuratzeko inbertitzearen ondorioz galdu bada?
- Urte batean 720 eredua aurkezten bada eta hurrengorako aitortutako aktiboen titulartasuna galdu edo azkentzen bada, 720 eredua berriro aurkeztu behar da, aktiboen balioa gorabehera?
- Pertsona fisiko edo erakunde batek egoitza Bizkaian dauka, atzerriko sozietate baten akzio-pakete baten titularra da. 2013ko abenduaren 30ean titulu horiek 200.000 eurotan saldu zituen, eta egun hartan bertan atzerriko beste sozietate baten titulu berriak eskuratu zituen 150.000 eurotan. Balore horiek aitortu behar ditu?
- Informazio-betebehar horien menpeko zergapekoa atzerriko sozietate baten akzioen titularra bada eta akzio horiek Espainian eratutako edo ezarritako erakunde batean gordailututa badaude, informazio-aitorpena (720 eredua) aurkeztu behar al da akzio horiei buruz, aitortu behar izateko gainerako eskakizunak betetzen badira?