Bilaketaren emaitza (3 erregistroak)
Ez egoilarrak
- Txinan bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. Txinarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 10etik gorakoa izan.
- EBn bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. EBn establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarrek eskuratutako interesengatiko salbuespena aplikatu behar da.
- Alemanian (EB) bizilekua daukan pertsona fisiko batek 6.000 euroko dibidendu gordinak eskuratu zituen 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zitzaion konturako atxikipen gisa, hots, 1.140 euro. Akzio horiek administratu eta gordailatzearen ziozko gastuen zenbatekoa 150 eurokoa izan zen. Alemaniarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 15etik gorakoa izan.