Bilaketaren emaitza (13 erregistroak)
Ez egoilarrak
- Frantziako egoiliar bat Bizkaira etorri da bertako enpresa batek kontratatu duelako langileak zerbitzuak eman ditzan besteren konturako behargin gisa hiru hilean, 2020ko ekitaldian. Lanaren truke, langileak 20.000 euroko etekina eskuratu du eta gastu kengarrien zenbatekoa 1.200 eurokoa da. Non ordainduko ditu zergak eta nola?
- Frantzian bizilekua daukan langile bat Bizkaira etorri da lau hilabetez, bere enpresaren eskariz, merkatu-azterketa bat egitera. Non eta nola ordainduko du zerga?
- Nola ordaindu behar du zerga Bizkaiko enpresa batek kontratatuta Bizkaira 10 hilabeteko aldian lan egitera datorren ez-egoiliar batek?
- Hitzarmenik sinaturik ez daukan herrialde bateko egoiliar bat Bizkaira lan egitera etorriko balitz bost hilabeteko aldian, nola ordainduko luke zerga?
- Nikaraguan (herrialde horrekin ez da hitzarmenik sinatu) bizilekua daukan batek Espainiako Gizarte Segurantzak ordaindutako erretiro-pentsioa jasotzen du eta urtero 14.500 euro kobratzen ditu.
- Txinan bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. Txinarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 10etik gorakoa izan.
- EBn bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. EBn establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarrek eskuratutako interesengatiko salbuespena aplikatu behar da.
- Alemanian (EB) bizilekua daukan pertsona fisiko batek 6.000 euroko dibidendu gordinak eskuratu zituen 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zitzaion konturako atxikipen gisa, hots, 1.140 euro. Akzio horiek administratu eta gordailatzearen ziozko gastuen zenbatekoa 150 eurokoa izan zen. Alemaniarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 15etik gorakoa izan.
-
Frantzian zerga-egoitza daukan pertsona batek badauka higiezin bat Gernikan, eta higiezin hori errentamenduan egon da 2017 osoan. Alokairua 900 eurokoa da hilean. Higiezinari lotutako gastuei dagokienez, errentatzaileak ondokoak justifikatu ditu: OHZ, 500 eurokoa, eta komunitate-gastua, 100 eurokoa hilean? Zelan zergapetuko dira errentamendu horren ziozko errentak?
- Frantzian bizilekua daukan pertsona batek badauka etxebizitza bat Gernikan. Etxea hutsik egoten da arruntean, uda sasoian izan ezik, ez-egoiliarra oporretan datorrelako.
Zergarik ordaindu behar du etxebizitzaren titulartasuna dela eta, nahiz eta etxea ez alokatu?