Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (142 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Zergapekoak bere ohiko etxebizitza eskuratu du eta hirugarren pertsona bati logela bat eta komuneko guneak alokatu dizkio. Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea galdu du etxebizitza horretan modu partekatuan errentari bat bizi bada?
- Bizkaian bizi eta lan egiten badut ere, maiatzean Kantabrian etxe bat erosi nuen eta ekainean bertara joan nintzen bizitzera, baina Bizkaian erroldatuta nago eta egunero bertan egiten dut lan. Non egin behar dut nire PFEZ?
- Bilbon bizi eta lan egiten duten senar-emazteak. Senarrak Santanderrera lan egitera joateko asmoa duenez gero, ohiko etxebizitza izango den eta eraikitzen ari den pisu bat erosi zuen Kantabrian. Kantabriara bizi izatera joatekotan dira biak. Zein zerga ondorio ditu leku-aldaketak?
- Pertsona bat da bere ohiko etxebizitzaren jabe bakarra. Jabetza hori bi unetan erosi zuen. %50 2004an eta beste %50 2007an, izan ere, ezkontidearengandik banantzearen ondorioz, zeuzkaten ondasun komunak banatu zituzten eta emazteak hartu zuen etxebizitza osoa 80.000 euro trukean ordainduta. Etxebizitza hori 2009ko abuztuan saldu zuen eta eskualdatzearen balioaren eta salmentaren datan ordaintzeko gelditzen zen maileguaren arteko aldea baino handiagoko zenbatekoa berrinbertitu nahi du. Salduko duen etxebizitza ohiko etxebizitza gisa har daiteke eta berrinbertsioari dagokion salbuespenari hel diezaioke?
- Ohiko etxebizitza saldu zuen eta berrinbertsioari dagokion salbuespena aplikatu nahi dio salmentan lortutako irabaziari. Eraikitzen ari diren etxebizitza bat erosiko du, kontratu pribatua sinatuko du eta etxebizitza 4 urte geroago emango diote. Gauzatutzat har al daiteke berrinbertitzeko konpromisoa salerosketa kontratu pribatua sinatu eta lehen ordainketa egiten denetik, higiezina aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzetik lau urte baino gehiagora emango badiote ere?
- Berrinbertsioagatik salbuetsita al dago Bizkaian kokatutako ohiko etxebizitza baten salmentan lotutako ondare irabazia, erosiko den etxebizitza atzerrian baldin badago, egoitza aldaketa baten ondorioz?
- Inbertsioa etxebizitzan edo ezkontzaren deuseztapena edo senar-emazteen banantzea edo dibortzioa, edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eraturiko izatezko bikotea azkentzea
- 2012ko martxoan, pertsona batek egun bere ohiko etxebizitza dena eskuratu zuen. Ondoren, 2014ko urtarrilean, aurreko ohiko etxebizitza besterendu zuen, 1988an erosi zena. Lehenengo ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako zenbateko osoa berria eskuratzeko erabili zuen.
Lehenengo ohiko etxebizitzaren eskuraketak 2012ko urtarrilean berarentzat ondare irabazi edo galerarik sorrarazten du, etxebizitza berria erosten salmentarengatik jasotako zenbateko osoa berriro inbertitu duela kontuan hartuz?
- Bi pertsona 2014ko irailean ezkondu ziren. Irabazpidezko ezkontza-araubidea dute. Ezkondu baino lehen, emazteak higiezin bat zuen, eta hori, ezkondu arte, bere ohiko etxebizitza zen; une horretatik aurrera, familiaren etxebizitza izatera igaro zen. Etxebizitzaren erosketa, berriz, emazteak eskaturiko hipoteka-mailegu baten bidez finantzatu zen. Hala ere, 2014ko martxotik, senarrak mailegu horren amortizazioaren eta interesen kuoten zati bat ordaindu du. Urte horretako azaroan, kontsultagileak saldu egin zuen bere lehengo etxebizitza. Salmentatik lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren maileguaren amortizazioan inbertitu nahi du.
Etxebizitza saltzearen eraginez lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren mailegua amortizatzeko bideratu ahal duen jakin nahi du? Hori egin ahal izanez gero, jakin nahi du ea ezkondu baino lehen egindako ekarpenak baliozkoak diren (2014ko martxotik irailera egindakoak), eta ea berrinbertsioa hileroko ordainketen bidez gauzatu ahal duen, ordainketa bakarraren bidez egin beharrean?
Halaber, jakin nahi du berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren aplikazioak ohiko etxebizitzan inbertitzeko zerga-kredituan eraginik duen?
- Pertsona batek bere semeari dohaintzan eman dio jaraunspenez dagokion etxebizitza. Era berean, ohiko etxebizitza berria eskuratzeko asmoa du. Berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplika dezake?