Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (86 erregistroak)
BEZ
- Merkataritzako agente batek, bere izenean eta Delta erakundearen kontura, Alfa laborategiei farmazia-produktuak erosi dizkio, eta zenbatekoa guztira 300.000 eurokoa izan da. %10eko komisioa hitzartu dute. Zer zergaren mende dago eragiketa hori?
- Rosa enpresak handizka saltzen du esnea. Merkataritzako agenteak Rosa enpresaren izenean eta kontura merkaturatu du produktua; 120.000 euro, hain zuzen ere. Komisioaren zenbatekoa %5 da. Zer zergaren mende dago eragiketa hori?
- Enpresa batek merkataritza-agente bat kontratatu du, agente horrek bere izenean baina enpresaren kontura makina batzuk eros ditzan. 2013ko otsailaren 1ean, komisio-hartzaileak makinak hartu zituen, hilabetea pasa ondoren, bera kontratatu zuen enpresari eman dizkio. Noiz sortu da zerga?
- Enpresa batek merkataritza-agente bat kontratatu du, agente horrek bere izenean baina enpresaren kontura enpresa-salgaiak merkatura ditzan. Komisio-hartzaileak 2013ko apirilean saldu zituen salgaiak, baina salgai horiek, bera kontratu zuen enpresak emanda, bi hilabete lehenago jaso zituen. Zer zergaren mende daude eragiketa horiek?
- Araubide erraztu berezia aukeratzea
Zergadun batek iturgintzan dihardu. Zer aukera ditu, BEZa ordaintzeko?
- Zergadun batek bi jarduera egiten ditu, eta haietako bat araubide erraztuan dago. Jarduera hori garatzeko, zer forma-betekizun bete behar ditu?
- Zergadun batek zurgintzan dihardu. Ez du araubide erraztua aukeratu, eta araubide horren araberako zergak ordaindu ditu jarduerari ekin zion urtetik. Zuzena al da bere egoera? Zein zerga ordaindu beharko ditu aurtengo ekitaldian eta hurrengoetan?
- Demagun zergadun batek BEZaren Araudiaren 37. artikuluan jasotako jardueretako batean diharduela. BEZaren araubide erraztua aplikatu nahi badu, eskatu egin behar du?
- Zergadunak enpresa-jarduera batean dihardu, eta araubide erraztua aplikatu ahal du. Zergadunak araubide erraztuari uko egin dio. Zer ondorio ditu ukapen horrek?
- Zergadun batek pinturan dihardu, eta PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidez ordaintzen ditu zergak. Zergadun horrek beren beregi uko egin dio araubide hori aplikatzeari. BEZaren araubide erraztuan ordaindu ahal izango ditu zergak?