Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (36 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Zerga-betebeharpekoaren ohiko etxebizitza izateari buruzko froga ukaezina al da errolda-agiria?
- PFEZaren araudiarekin bat etorriz, zein inguruabarrek gertatu beharko lukete etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari eusteko, baldin eta saltzen bada edo bertan bizitzeari uzten bazaio beste barik PFEZko Foru Arauan ezarritako hiru urteak igaro baino lehen?
- Aitaren gaixotasuna nahikoa al da ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzearen salbuespena aplikatzeko kenkariaren ondorioetarako?
- Lana galtzeak justifikatzen al du ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian egoteko nahitaezko epea ez betetzea kenkariaren ondorioetarako?
- Orain dela bi urte erosi nuen etxebizitza saltzekotan nago. Etxebizitza nire ohiko bizilekua izan da, eta saldu egin nahi dut dirua nire emaztegaiaren jabetzapeko ohiko etxebizitzan inbertitzeko; izan ere, urte honetan ezkonduko gara. Jakin nahi dut ea nire etxebizitzan hiru urtez bizi ez arren ohiko etxebizitzatzat har daitekeen eta ohiko etxebizitzaren berrinbertsioaren ziozko salbuespena balia dezakedan.
- Pertsona batek 2008ko azaroan erosi zuen ohiko etxebizitza. 2010eko uztailean ezkondu egingo da eta, agian, etxebizitza hori saldu eta handiago bat erosiko du. Ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari dagokion salbuespena aplikatu ahal izango zaion jakin nahiko luke, 3 urtez jarraian bertan bizi ez baldin bada ere.
- Izan dezake ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk etxebizitza baten gozamendunak?
- Higiezin baten gaineko azalera-eskubidea lortu dut 75 urterako, eta, bertan, nire ohiko etxebizitza eraikiko dut; aldi horren amaieran azalera Udalaren jabetzara itzuliko da. Zer zenbatekotako kenkaria egin dezaket ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik?
- Pertsona batek, bere egunean propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitza denaren % 100eko usufruktua eskuratu zituen. Orain, Eusko Jaurlaritzak birgaitze obratzat hartu dituen obra batzuk egin behar ditu. Mailegu batengatik ematen duen diru kopuruaren kenketa egin dezake?
- Babes ofizialeko etxebizitzetan, azalerako eskubidearen eskuratatzea ohiko etxebizitzaren erosketarekin pareka daiteke?