Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (15 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Komunikazio-foruaren araubide ekonomikoaren mende ezkonduta nago, eta nire emaztearekin batera, aurrezki-kontua eta bonu batzuk ditut. Horrez gain, nire aitarengandik jarauntsiak jasotako akzio batzuk ditut, eta hartzaile, aseguratu eta onuradun gisa nuen aurrezki-/erretiro-plana berreskuratu dut. Nork aitortu behar du errentan?
- Galdetzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen 2014ko ekainean, trasteleku eta aparkatzeko plaza batekin batera, guztia 200.000 euroren truke, eta ordutik bere ohiko etxebizitza da. 2014tik bere bikotekidearekin bizi da etxebizitza horretan, eta joan den 2014ko urrian Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman zuten; ekonomia-harremanei dagokienez irabazpidezko erregimenaren arabera gidatzea hautatu zuten. Horregatik, galdetzailearen bikotekideak etxebizitzaren jabekide izaera jasotzea erabaki dute; horretarako, agertutako alderdiak higiezina irabazpidezko sozietatera gehituko du horretarako beharrezkoak diren eskritura publikoak notario aurrean sinatuz. Horrek PFEZan duen eragina jakin nahi du.
- Kapitalaren irabazien gaineko murrizketa-koefizienteak aplikatzearen ondorioetarako, irabazpidezko sozietateak desegiteak eteten al du eskualdaturiko ondasunak eta eskubideak mantentzeko epealdia?
- Pertsona bat berak bakarrik 1993an erositako higiezin baten titularra da, ezkondu baino lehen erositakoa hain zuzen (1995). Higiezina bi ezkontideen ohiko etxebizitza da. Ezkondu zirenetik hona, etxebizitza irabazpidezko diruarekin zergapetzen duen hipoteka-maileguaren kuotei egin zaie aurre. Gaur egun, mailegu hori ia amortizatuta dago, eta etxebizitza irabazpidezko sozietatera ekarri nahi du. Jakin gura du irabazpidezko sozietateari eginiko ekarpenak zerga-ondoriorik duen berarentzat PFEZn.
- Testamendu-ahalordearen ekitaldian egiteko dagoen jarauntsiaren gozamenduna naiz, eta beste ondasun batzuen artean, jarduera ekonomikoa dago. Nork aitortu behar ditu ondasun eta eskubide guzti horien etekinak?
- Kooperatibako bazkidea naiz eta ekarpenaren interesen gozamena nire semeari bost urterako saldu diot. Nork aitortu behar du epealdi horretan?
- 2002an pertsona bat hil da (foru-komunikazioan ezkonduta zegoen) eta testamentuan bere emaztearen aldeko testamentu-ahalordea jarri zuen (seme-alabak dauzkate). Horrenbestez, emazteak jaraunspena nahi duen bezala banatu ahal du. 2003. urtean ez da jaraunspena banatu. Nola egin behar dute aitorpena familiako kideek 2003an?
- Aita hil zitzaidanean pisu bat jarauntsi nuen eta saldu dut. Foru-komunikazioan ezkonduta nago. Nola egotzi behar dut ondare irabazia?
- Nire osabak testamentua egin zuen 2001ean eta bere jaraunspenaren komisario izendatu ninduen. 2006an hil zen eta hark zeuzkan ondasun batzuek 2007an 5.000 euroko errentak sortu dituzte. Nork egotzi behar ditu etekinak?
- 200 akzio homogeneoz osaturiko elkarren balio-zorroaren bi titularkide. Bitan banatzea erabaki dute eta titular bakoitzak 100 akzio eskuratu ditu. Ondare aldaketarik al dago?