Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (21 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Justifikatu gabeko ondare-irabaziak
- Kartel lehiaketa batean irabazitako saria da, non edozein aurkez daitekeen (ez da exijitzen sektoreko profesionala izatea). Zein irabazi mota da?
- Ezarpena kontratatu dudanean bankuan opari bat egin didate. Aitortu egin behar dut? Nola?
- Pertsona batek Suzuki ibilgailu bat jaso du sari batean, guztira 16.418,42€-koa. Matrikulatu barik eta kilometrorik egin barik, kontzesionario batean utzi du eta 10.217,21 euro eman dizkiote. Zein balio hartzen da irabazia kalkulatzeko?
- 50.000€ jaso ditut Bingoan metaturiko sari batengatik. Irabazpidezko araubidean nago ezkonduta, zein proportziotan egotziko diogu saria geure buruari emazteak eta biok?
- Iñakik 10.000€ irabazi ditu DYAk antolaturiko ongintza zozketa batean, eta Josebak 3 milioi euroko saria irabazi du BONOLOTOAN Zelan ordainduko du bakoitzak errenta?
- Saria irabazia dut bankuko bezeroen artean egindako zozketan. Nola aitortu behar dut PFEZn?
- S.M. batek fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzuak ematen ditu eta sariak (saioak edo zentrora joateagatiko sariak) banatzen dizkie bezeroei, harientzat ezein jarduerarik egiten ez duten pertsona fisiko partikularrei; izan ere, bezeroak izatearen ondoriozko harreman juridikoak besterik ez dituzte. Zelan ordainduko dira zergak sari horietan?
- Ekonomi jarduera bat egiteko ondasun-erkidego bateko bazkide kapitalista da kontsultagilea. ekitaldi honetan, epaiketan erkidegoari ezarritako zigorraren ondoriozko kalte-ordainaren zatiari egin behar izan dio aurre jabekidea den aldetik. Izan ere, erkidego bateko kideak jarritako demandagatik egin zen epaiketa. Gainera, kontratatu behar izan dituen zerbitzu juridikoek eragindako gastuak izan ditu. Ondare galerarik al dakar horrek bazkide kapitalistarentzat?
- Pertsona batek, izandako trafiko istripuaren ondorioz eta epaileak hala ebatzita, berari eragindako kalte fisikoen ziozko kalte-ordainaz gain, ibilgailuak izandako kalteen ordaina ere jaso du. Zelan ordainduko da zerga azken horretan?