Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (56 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Gehienezho Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik
- Epaileak nire ohiko etxebizitza izango den etxebizitza bat adjudikatu dit. Nola kalkulatu behar dut nire kenkariaren zenbatekoa?
- Pertsona bat 2000n eskuraturiko etxebizitza baten jabekidea zen, bere arrebarekin zati berdinetan; etxebizitza hori orain pertsona horren ohiko etxebizitza da. 2009an, higiezinean zuen titulartasunaren kuota erosi zion arrebari, agiri pribatuan egindako kontratu baten bidez. Kontratu hori agiri publikoa izateko, eragiketa jabekidetasunaren amaieratzat aitortu nahi du, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenean. Jakin nahi du, etxebizitza eskuratu duenez, ea etxebizitzaren beste 100eko 50aren kenkaria aplikatu ahal duen, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozkoa, jabekidetasuna iraungi egin baita.
- Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkariari buruzko kontzeptuak
- Pertsona batek lursail bat erosi nahi du, alboko beste batzuekin batera, birzatitua izateko izapideetan dagoena; hortaz, inguruaren urbanizazio eta birzatiketaren kontzeptupean ordaindu beharko luke. Gaur egun etxebizitza kontu bat dauka. Diru hori erabil lezakete birzatiketa ordaintzeko?
- Pertsona batek kontratu pribatuaren bidez eskuratu zuen bere ohiko etxebizitza 2016-12-31n; prezio osoa ordaindu zuen. urte honetann eskritura publiko bihurtu zuen erosketa-kontratu pribatua eta horregatik Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu du, bestelako gastuez gainera (notarioa, erregistroa…). Aplika dezake kenkaria egindako ordainketengatik?
- Etxebizitza erosle batek Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (plusbalioa) adostu du (eta erosketa eskrituran jasota gelditu da); etxebizitzaren eroslearentzat gastu kenkaria da?
- Pertsona bati etxebizitza bat jarauntsi diote, eta bere ohiko etxebizitza izango da. Egin dezake ohiko bizitzan inbertitzearen ziozko kenkaririk?
- Pertsona bat eta horren emaztea, irabazpidezko araubidean ezkonduta, etxebizitza baten titularrak dira, eta etxebizitza alabari dohaintzan emateko asmoa dute. Dohaintzaren eraginezko gastu guztiak alabaren kontura izango dira, eta hori etxebizitza horren hipoteka maileguaren ordezko zorduna izango da. Dohaintza-hartzailea, 2004tik, etxebizitza-kontu baten titularra da, eta bertako saldoa 24.000 €-koa da. Hauxe jakin nahi dute: 1) Ea alabak, eragiketa horren ondorioz, ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango duen.
2) Ea alabak etxebizitza-kontuko saldoa aipaturiko maileguaren amortizazioan inbertitu ahal duen, egindako kenkarietarako eskubidea galdu barik.
- Kengarriak al dira etxebizitza erosteko maileguak eragindako gastuak?