Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (60 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Gehienezho Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik
- Epaileak nire ohiko etxebizitza izango den etxebizitza bat adjudikatu dit. Nola kalkulatu behar dut nire kenkariaren zenbatekoa?
- Pertsona bat 2000n eskuraturiko etxebizitza baten jabekidea zen, bere arrebarekin zati berdinetan; etxebizitza hori orain pertsona horren ohiko etxebizitza da. 2009an, higiezinean zuen titulartasunaren kuota erosi zion arrebari, agiri pribatuan egindako kontratu baten bidez. Kontratu hori agiri publikoa izateko, eragiketa jabekidetasunaren amaieratzat aitortu nahi du, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenean. Jakin nahi du, etxebizitza eskuratu duenez, ea etxebizitzaren beste 100eko 50aren kenkaria aplikatu ahal duen, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozkoa, jabekidetasuna iraungi egin baita.
- Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkariari buruzko kontzeptuak
- Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkariari buruzko kontzeptuak
- Interesdunak baserri baten erdia erosiko du. Eskuratuko duen zatian, etorkizuneko bere etxebizitza eraiki nahi du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzari birdoitzeko espedientea eskatu dio zergak arindu ahal izateko. Baina Eusko Jaurlaritzak ez dio eman zera uste duelako: ukuiluari zegokion baserriaren zatia eskuratu duenez, ez dela ari birdoikuntza egiten, obra berria baizik. Har al daiteke bere etxebizitzaren sustatzailetzat eta inbertituko dituen kopuruengatik —eta eskatuko duen hipoteka-maileguarengatik— zergak arindu dakizkioke?
- Pertsona batzuek, denen artean, txaleta eskuratu zuten, notaritzan 2009ko otsailaren 24an emandako eskritura publikoaren bitartez. Finka horretan, terraza hesiz inguratu nahi dute. Halaber, ia aurrian dagoen higiezinaren zatia ere berriztatu egin nahi dute, eta, horretarako, obra-amaierako ziurtagiria, obra berria adierazteko eskritura publikoa eta lehenengo erabilerako lizentzia egingo dira. Jakin nahi dute ea obra horiek ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaria sortzen duten.
- Pertsona batek lursail bat erosi nahi du, alboko beste batzuekin batera, birzatitua izateko izapideetan dagoena; hortaz, inguruaren urbanizazio eta birzatiketaren kontzeptupean ordaindu beharko luke. Gaur egun etxebizitza kontu bat dauka. Diru hori erabil lezakete birzatiketa ordaintzeko?
- Pertsona batek kontratu pribatuaren bidez eskuratu zuen bere ohiko etxebizitza 2016-12-31n; prezio osoa ordaindu zuen. urte honetann eskritura publiko bihurtu zuen erosketa-kontratu pribatua eta horregatik Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu du, bestelako gastuez gainera (notarioa, erregistroa…). Aplika dezake kenkaria egindako ordainketengatik?
- Etxebizitza erosle batek Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (plusbalioa) adostu du (eta erosketa eskrituran jasota gelditu da); etxebizitzaren eroslearentzat gastu kenkaria da?