Bilaketaren emaitza (50 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Bonifacio Haro Arana jaunak (IFZ: 25W; sakelako telefonoa: 666 666 666) jarduera ekonomiko bi egiten ditu 2018ko urtarrilaren 1etik: batetik, “etxeko tresna elektrikoen konponketa”, 169110 epigrafea; bestetik, “instalazio elektrikoak mota guztietako eraikinetan”, 150412 epigrafea. Indarreko arautegiaren arabera mikroenpresa izateko baldintzak betetzen ditu; “araubide” horri heldu dio.
Jardueren zerga-egoitza: Portugalete, Samurai 11; posta kodea: 48920.
BEZaren araubide orokorrean daude jarduera biak eta PFEZerako zuzeneko zenbatespen arrunta aplikatzen du bere etekin garbia kalkulatzeko.
- Pedro Ruizek eta Luis Iturbek eratutako ondasun-erkidegoak (IFZ: H48689939; sakelako telefonoa: 666 666 666) jarduera ekonomikoa egiten du 2014/01/01etik: “Etxeko tresna elektrikoen konponketa”; epigrafea: 169110. Indarreko arautegiaren arabera mikroenpresa izateko baldintzak betetzen ditu; “araubide” horri heldu dio.
Jardueren zerga-egoitza: Portugalete, Samurai 11; posta kodea: 48920.
BEZaren araubide orokorrean dago eta PFEZerako zuzeneko zenbatespen arrunta aplikatzen du bere etekin garbia kalkulatzeko.
- PFEZaren zuzeneko estimazio arruntaren bitartez bere errendimenduaren kontu ematen duen enpresaburua.
2018/02/12an lokal bat erosi du (lonja bat), 2018/02/12 erabiltzen hasteko. Barakaldoko El Orden kaleko 16.ean dago lokala, eta katastroko haren erreferentzia U0023737V da. Lokala jarduerari lotu zaio %100ean. 200.000 eurotan erosi da lokala. Horietatik, 40.000 euro lurraren balioari dagozkio. “Taula” bidezko amortizazio-sistema hautatu da, eta %3ko amortizazio-koefizientea aplikatuko da.
- Lokal baten alta erregistratzea (bulego batena). 2018/02/01ean alokatu zen lokala. 2018/02/12an hasi ziren hura erabiltzen, eta Barakaldoko San Juan kaleko 15ean dago.
- PFEZaren zuzeneko estimazio arruntaren bitartez bere errendimenduaren kontu ematen duen enpresaburua.
Interesdunak jabetzan duen lokala isolatu eta intsonorizatu izana erregistratzea. Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean dago lokala. Lokala lotura du jarduerarekin %100ean. 2018ko otsailaren 2an egin zen erregistroa, hau da, hura erabiltzen hasitako egun berean. Hobekuntza-lanen prezioa: 12.000 euro gehi BEZ. Amortizazio-koefizientea: %2.
- Jarduerari lotutako lokalaren baja erregistratzea. Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean dago lokala; 2013ko ekainaren 30ean erosi zen eta 2018ko ekainaren 30ean saldu zaio Ignacio Ercilla Haro partikularrari. Azken horren IFK/IFZ honako hau da: 11b. 2018ko ekainaren 30ean 150S zenbakiko faktura egin zitzaion erosleari. Azken faktura horri buruzko oharra, bidenabar, diru-sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu zen 24. zenbakiarekin.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
Alokatutako lokal bat irekitzeko eta jarduera martxan jartzeko gastuak erregistratzea. Txispas SA enpresak –IFK A95554630– lokal bat alokatu du bertan jardunean hasteko. Hasi aurretik, alabaina, lokalaren instalazio elektrikoa egin du eta haren faktura bidali du. 2018ko urtarrilaren 1eko datarekin egin du faktura eta haren zenbakia 150S da. Fakturaren guztizko zenbatekoa 3.630,00 euro dira: 3.000,00 euroko zerga-oinarria, gehi jasandako BEZaren 630,00 euro.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
2018-02-01ean erositako ordenagailuaren alta-erregistroa. 1.500,00 eurotan erosi zen, eta jarduerari lotuta dago bete-betean.
- Jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapituluan bi telefono erregistratu ditugu: 660 366 666 zenbakia duen sakelakoa, batetik, eta 94 499 99 99 zenbakia duen telefono finkoa, bestetik. Gerta daiteke telefono-konpainiak faktura bakar batean ekartzea bi telefonoen kontsumoa. Horrelakoetan, gastuaren erregistroa erraz egin ahal izateko, bi telefonoak multzo bakar batean bilduko ditugu. Horrela, erregistro bakar batean jaso dezakegu bi telefonoen kontsumoa.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
Bi telefonoren alta erregistratu beharra dago, sakelakoa bata eta finkoa bestea. Sakelakoaren zenbakia 660 366 666 da; finkoarena, aldiz, 94 499 99 99. 2018ko urtarrilaren 1ean erosi ziren; 605,00 eurotan sakelakoa eta 121,00 eurotan finkoa. Bata zein bestea jarduerari loturik daude bete-betean.