Bilaketaren emaitza (134 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Jarduera bati %100ean atxikitako telefonia-zerbitzuaren 2918ko urtarrileko fakturaren erregistroa (sakelako telefonoa, telefono finkoa eta internet).
Euskaltelek (IFK: A48766695) 015U8TJ faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 80,62 €; zerga-oinarria: 66,62 €; jasandako BEZaren kuota: 13,99 €.
- Estomatologian espezializatutako mediku batek egiten dituen eragiketak BEZaren kargatik salbuetsita daude, baina muga batekin.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak bulegoko materiala erosi dio Lapizarrosa S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta honek 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an eta jaso du 2018ko otsailaren 3an; zenbatekoa, guztira: 1.210 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 210 €.
- Zergapeko batek BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera. Valentziara joan da bere jardueraren inguruko erakustazoka batera.
Los Melissa S.A. hotelak (IFK/IFZ: A48766695) 150S faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baina jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 1.000 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasandako BEZaren kuota: 100 €.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean arkitekturako jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko ekitaldiko Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren erregistroa.
Basauriko Udalak (IFK: P4809500D) 117372942012059 ordainagiria bidali du 2018ko otsailaren 28ean; zenbatekoa, guztira: 350 €.
- BEZaren erregimen erraztuan jardueren sarrerak eta gastuak eta 140 programan 391 ereduaren emaitza erregistratzea.
- 2018ko otsaileko langileen nominen erregistroa.
Zergapekoak pertsona bat dauka kontratatuta (Pablo Isuskiza Pérez; IFZ: 12N). Enplegatuaren 2018ko otsaileko ordainsari gordina 1.500,00 € da; horren ordainagiria 2018ko otsailaren 28an bidali da.
- Jardueraren titularraren kargurako Gizarte Segurantzaren kuota, 2018ko otsailekoa. (Enpresaburuaren ez beste inoren kargura dagoen zenbatekoa, langileen kontratazioaren ondoriozkoa).
Enpresaren ez beste inoren kargura dagoen Gizarte Segurantzako gastua erregistratu behar da (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren IFK/IFZ: Q2827003A), hain zuzen ere 2018ko otsaileko kuota (360,00 €), 2018ko otsailaren 28an bidalia.
- Autonomoen 2018ko otsaileko kuotaren erregistroa.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak (IFK/IFZ: Q287003A) 2018ko otsaileko kuotaren ordainagiri bat bidali du 2018ko otsailaren 28an; zenbatekoa: 261,00€.
- Mutualitate batera 2014ko otsailean egindako ekarpenaren/kontribuzioaren erregistroa.
Aparejadore eta arkitekto teknikoen mutualitateak (IFK/IFZ: V28024149) 2018ko otsaileko kuotaren ordainagiri bat bidali du 2018ko otsailaren 28an; zenbatekoa: 175,00€.
- Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Lokala erosteko hartutako maileguaren korrituen erregistroa.
Caja Laboral-ek (IFK: P4809500D) 2018ko otsaileko maileguaren kuotari dagokion 01/2013/242319-00 ordainagiria bidali du ; guztirako zenbatekoa: 650 €; kapitalaren amortizazioa: 450,00 €; korrituak: 200,00 €.