Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (158 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- 2013ko abenduaren 30ean 50.000 euro zituela egun hartan atzerrian kokatutako bankuko kontu bat kitatu zuen pertsona fisiko edo erakunde batek, haren berri eman behar du 720 ereduan?
-
Egoitza Santuaren eta Espainiako Estatuaren artean 1979ko abenduaren 4an sinatutako Ekonomia Gaietarako Ituneko IV. artikuluko 1. idatz-zatian zerrendatutako elizaren erakundeek atzerrian dauden ondasunei eta eskubideei buruzko informazio adierazpenari lotutako 720 eredua aurkeztu behar dute?
- Pertsona fisiko batek zerga-egoitza Bizkaian dauka, jarduera ekonomiko bat egiten du eta bere kontabilitatea Merkataritzako Kodearen arabera kudeatzen du. Atzerrian kokatuta dauden eta kontabilitate horretan banaka erregistratuta eta identifikatuta dauden ondasun eta eskubideak aitortu behar ditu? Eta titularra ondasun eta eskubide horiek bere kontabilitatean erregistratuta dauzkan pertsona juridikoa edo erakundea bada?
- Zer esan nahi du atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideak behar bezala kontabilizatzeak?
- Errenta eratxikipenaren araubideko erakundeek (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 34.3 artikuluan araututako erakundeek, adibidez ondasun erkidegoek, jabekideen erkidegoek, sozietate zibilek,...) atzerrian diren ondasun eta eskubideak aitortu behar dituzte? eta erakunde horietako kideek?
- Bizkaiko merkataritza sozietate bat atzerrian zabaldutako hiru konturen titularra da. Horietariko bat 25.000 euroko erreferentzi saldoa dauka eta behar bezala erregistraturik dago kontabilitatean. Beste biek 15.000 euroko erreferentzi saldoa dute, bakoitzak, eta ez daude kontabilitatean erregistraturik. Kontu horien gainean informatu behar al du 720 ereduan?
- Egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko bat, bera lanean ari den enpresa-taldeko erakunde ez-egoiliar baten titulartasunpeko atzerriko kontu batean baimenduta dago. Erakunde horren jatorria Espainian dagoela kontuan hartuta, kontu hori aitortu behar du 720 ereduan?
- Zein da egoitzaren denbora-eremua, atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideei buruzko informazio-aitorpena aurkezteko betebeharrari dagokionez?
- Egoiliar bat atzerriko kontu korronte baten titularra bada (eta beste kontu baten titularra ez bada), eta kontu horrek 2013ko apirilaren 4an 67.000 euroko gehieneko saldoa bazeukan. Saldoa, abenduaren 31n, 45.650 euro zen, eta azken hiruhilekoko batez besteko saldoa 46.200,45 euro zen. Kontua aitortu behar dut 720 ereduan? Kontua 2013ko apirilaren 8an kitatzen badut, saldoa 56.246,75 euro zela. Kitapena aitortu behar dut 720 ereduan?
- Egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko bat, atzerrian kokatutako kontu baten titularkide da. Kontu horren saldoa, 2013ko abenduaren 31n, 95.000 euro zen, eta kontuan % 20ko partaidetza-ehunekoa zeukan (%20 = 19.000 euro). Kontu hori aitortu behar al du 720 ereduan, kontuan hartuta beste titularkidea den pertsona juridikoak, kontua bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta edukitzeaz gain, %80ko partaidetza-ehunekoa daukala (%80 = 76.000 euro)?