Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (86 erregistroak)
BEZ
- Zergadun batek zurgintzan dihardu, eta araubide erraztuan dago. Jarduera garatzeko duen lokala saltzea erabaki du. Ba al dago araubide erraztuan eragiketa hori? BEZa jasanarazi behar dio erosleari?
- Ordaindutako BEZa kentzeko, eskritura publiko bat fakturatzat hartu ahal da?
- Zurgintza metalikoan diharduen enpresari batek salgaiak 2012ko otsailaren 1ean saldu zituen, baina ez zuen faktura igorri. 2013ko martxoaren 16an, bere fitxategiak errepasatzen ari zela, eragiketa horren faktura igorri ez zuela eta erosleari BEZa jasanarazi ez ziola ohartu zen. Bidezkoa al da une horretan faktura igortzea eta bezeroari BEZA jasanaraztea?
- Enpresari batek iturgintzako instalazio-lanetan dihardu. Halako batean galdu zituen bi faktura aurkitu ditu: bata 2008an eman zioten zerbitzu bati buruzkoa da; eta bestea 2012an jaso zituen ondasunen erosketari buruzkoa da. BEZeko jasandako kuota kengarria da?
- Erosketa egin eta bi urte geroago jaso da faktura. Kasu horretan, hurrengo auto-likidazioan aitortu behar da ken daitekeen BEZa, ala ondasunak eskuratu ziren aldiari dagokion aitorpen osagarri bat egin behar da?
- Enpresari batek bezeroei eman nahi dizkien oparien BEZa ordaindu du, kendu ahal du BEZ hori?
- Igeltsero bat kontratatu du partikular batek, etxebizitzako teilatuak konpontzeko. Etxearen jabeak erosi zituen konponketa egiteko materialak. Nola ordaindu behar da BEZa eragiketa horretan?
- Jabeen erkidego batek igeltserotza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu ditu, finkako garajeak konpontzeko. Nola ordaintzen da BEZa eragiketa horietan?
- Koldok bere etxebizitza eraikitzeko lanak sustatu nahi ditu. Hori dela eta, besteak beste, igeltseroen, zurginen eta iturginen zerbitzuak kontratatu ditu.
Gremio horiek Koldori emandako zerbitzu horiengatik ordaindu behar duten BEZa.
- Rafak igeltsero-lanak kontratatu ditu, bere bi garaje-plazatan egitekoak. Garaje-plaza horiek eraikuntza batean daude, baina Rafak ez du etxebizitzarik eraikuntza horretan. Nola ordaindu behar da zerbitzu horien BEZa?