Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3089 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- IMSERSOk bere funtzionarioei eta haien umeei eta umezurtzei, gizarte ekintzako fondoen kontura, ikasketetarako ematen dizkien laguntzak errenta salbuetsitzat jo ditzakegu?
- Pertsonen garraio kolektiborako zerbitzu publikoaren zeharkako ordainketa-formulak.
- Langileak eraikuntzaren hitzarmen kolektiboaren mende daudenez gero, eguneko dieta batzuk ordaindu behar zaizkie langileei mantenuagatik baldin eta enpresaren egoitzatik eta haien bizilekutik kanpoko beste udalerri batean egiten badute lan. Zein den salbuetsitako mantenuaren ziozko dieta gisa sar dezakeen gehieneko kopurua?
- Eraikuntzako langile batek janaria eramaten du obrara. Enpresak dieta gisa ordaindu behar dion zenbatekoa lan etekina da?
- Bizilekuaren eta lantokiaren artean garraio publikoan joan-etorriak egiterakoan dauzkan gastuak ordaintzen dizkio langileari enpresak. Ordainketa horiek errentak dira?
- Enpresa bateko langilea urtearen zati batean beste udalerri batera joaten da, eta dieta batzuk jasotzen ditu. Dieta horiek ziurtagirian sartu dira. Zenbateko horiek zergapetu behar dira?
- Gasteizen bizi da eta Bilbon lan egiten du. Gasteizen zerbitzu bat eman behar du eta horregatik 50 euroko dieta jaso du. Mantenu gastuak 26,67 eurotaraino salbuetsita daude? Eta gainerakoa laneko errenta izango da?
- Udaleko zinegotziek dietak kobratzen dituzte udaleko kide anitzeko organoen batzarretara joategatik. Ze tratamendu dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan?
- 2014ko urtarrilean Enpresa bateko langileei % 5eko murrizketa aplikatu diete soldatan. Erreklamazio judiziala egin dute, eta, azkenean, Auzitegi Gorenak arrazoia eman die langileei 2017eko azaroan,(30 hileko ordainketei dagokiena) eta 2.000 € kobratzeko eskubidea daukate, 2017ean 1.000 € eta 2019an 1.000€. Jasotako kopuruak zein ekitalditan egotzi behar diren.
- Epai batean onartutako atzeratutako kopuru bat kobratu (epaileak ez du onartu kopurua jasotzeko eskubidea, ez zenbatekoa ezarri, baizik eta eskatu daitekeen kopuru bat ordaintzeko agindu). Adibidea: Enpresa batek diru arazoak dauzka eta ez die ordaintzen langileei. Langileek epaitegietara jo dute erreklamazio batekin, epailearen aginduz enpresa enbargatu dute eta langileek kobratzea lortu dute.