Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (97 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Atzerriko Inbertsio Kolektiboko Erakundeen akzioen edo partaidetzen titularrak, akzio edo partaidetza horiek Espainian kokatutako merkaturatzaileen bitartez edo zerbitzugintza askearen araubidean ari diren erakunde kudeatzaileen ordezkarien bitartez eskatu baditu, akzio edo partaidetza horiek 720 ereduaren bidez aitortu behar ditu?
- Bizkaian egoitza duen pertsona fisiko batek, merkatu antolatuetan negoziatutako erakundeen fondo propioetako partaidetzaren ordezkaritza baloreen titularra denak (betiere hasiera batean atzerriko sozietate batean gordailuturik zeuden baloreak izanik), 720 ereduan aitortu behar al ditu, baldin eta abenduaren 31 baino lehenago horien zati bat transferitzen badu Espainian egoitza duen finantza erakunde batera eta erakunde horretan gordailuturik geratzen badira haien gaineko titularitatea galdu gabe?
- Atzerrian gordailuturik dauden eta 2013ko abenduaren 31 baino lehenago atzerrian ere gordailututako beste titulu batzuen erosketan lortutako zenbatekoa berrinbertitzeko saltzen dituen sozietate bateko akzioen titularrak ba al dauka transmititutako baloreak 720 ereduan aitortzeko betebeharra?
- 720 ereduan aitortu behar al dira finantza erakunde bakar batean ere (ez espainiarra ez atzerritarra) gordailuturik ez dauden atzerriko entitateen fondo propioen partaidetzaren ordezkaritzako akzioak eta partaidetzak?
- Akzioen gaineko aukerak ("stock options") 720 ereduan (atzerrian dauden ondasun eta eskubideen informazio aitorpenari buruzkoa) aitortu beharrik dago?
- Atzerrian dauden baloreen berri eman beharra dela eta, nola baloratu behar dira antolatutako merkatuetan kotizatzen ez duten erakundeen funtsetako akzioak eta partaidetzak?
- Egoitza Bizkaian daukaten familia bateko kideak, abenduaren 31n, atzerrian kokatutako higiezin baten titularrak ziren, haren eskuraketa balioa 50.000 eurotik gorakoa izanik. Familia horretako kide bakoitzak aurkeztu behar al du 720 eredua, partaidetza-ehunekoa kontuan hartuta kide bakoitzari esleitu ahal zaion balioa 50.000 eurotik gorakoa ez den arren?
- PFEZren kargapekoa den pertsona fisiko batek Loteria Nazionaleko sari bat irabazi zuen, eta urte hartan atzerrian kokatutako higiezin bat eskuratzeko erabili zuen. Saria PFEZtik salbuetsita geratu zen zerga horren araudian garai hartan indarrean zegoenaren arabera. Beraz, 720 eredua aurkeztu behar du higiezin hori aitortzeko?
- Ondasun bat pertsona batek baino gehiagok une diferentetan eta zenbateko diferentetan eskuratu dutenean, zein zenbateko aitortu behar da, kontuan hartuta zenbatekoa hainbanatu gabe agerrarazi behar dela eta ondasunaren titular bakoitzari bere partaidetza-ehunekoa esleitu behar zaiola?
- Modelo 720. Inmuebles en el extranjero