Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (142 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Birgaikuntza eta eskuratzea parekoak dira berrinbertsioaren salbuespena egokitzeko orduan?
- Ohiko etxebizitza salmentaren truke lortutako kopurua erabiliz bere ohiko etxebizitza berria erosteko aurretik emandako kreditua kitatzen du. Berrinbertitzeagatiko salbuespena aplika al daiteke?
- Galdera egin duen pertsonak saldu zuen ohiko etxebizitza eta lortutako ondare irabazia berrinbertitzeari dagokion salbuespenari heldu zion. Alabaina, gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, ezinezkoa zaio beste ohiko etxebizitza baten erosketa finantzatzeko hipoteka-kreditu bat lortzea. Bere egoera kontuan hartuta, berrinbertitzeari lotuta hartutako konpromisoa gauzatzeko araudian jasota dagoen epea zabaldu ote daitekeen jakin nahi du.
- Zergadun batek bere ohiko etxebizitza saldu du 150.000 euroren truke eta etxebizitza berria erosi du 90.500 euro ordainduta. Aurreko ohiko etxebizitzaren salmentaren zenbatekoa etxebizitza berri batean berrinbertitzeari dagokion ondare irabaziaren salbuespen osoari hel al diezaioke?
- Zelan kalkulatzen da ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatik salbuetsitako kopurua aurreko mailegua amortizatzeke egonez gero?
- Pertsona batek jabetzan eskuratu zuen etxebizitza bat, erosketa hipoteka mailegu baten bitartez finantzatuz. Gero oso-osorik amortizatu zuen mailegu hori. Geroago etxebizitza erosi zuen 15.000 euroko kopurua kendu du, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa dela eta. Urte horretan etxebizitza kontu bat zabaltzea aurreikusita dauka eta horretan ekarpenak egitea, ohiko etxebizitza berria erosteko aurreztu nahian 6 urteak igaro baino lehenago. Bere asmoa da etxebizitza kontu horretan gordailututako kopuruaren gaineko kenkaria egitea. Era berean, gaur egun duen ohiko etxebizitza saltzea aurreikusita dauka, eta horren bitartez 150.000 euro inguruko ondare irabaziak izan nahi ditu. Bere asmoa da errenta horregatik zergarik ez ordaintzea eta ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatiko salbuespenari heltzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera. Jakin nahi du zein izango den etxebizitza kontura egindako ekarpenengatiko kenkarien eragina eta zein eragin izango duen berrinbertsioagatiko salbuespenak, betiere PFEZri buruzko Foro Arauan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako 36.000 euroko mugaren gainean.
- Etxebizitza-kreditu fiskala behin agortuta, ohiko etxebizitzaren berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke?
- Zer gertatzen da berriro inbertitzeko baldintzak ez badira betetzen?
- Bateragarriak al dira 65 urtetik gorakoek ohiko etxebizitza saltzeagatiko salbuespena, ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatiko salbuespena eta biziarteko errenta aseguratua eratzeagatiko salbuespena?
- 65 urtetik gorako pertsona batek bere ohiko etxebizitzaren jabetza soila dauka. Jabetza soila dohaintzan emanez gero, ondare irabazia salbuetsiko da?