Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3074 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- 2 edo 5 urtetik gorako sortze-aldia duten akzioen gaineko aukerak
- Enpresa kontsulta-egileak indarreko hitzarmen kolektiboan erabaki duenez, enplegatuei ortodontzia, optika, odontologia eta baliezintasunaren inguruan jasandako gastuen %50 ordainduko die. Nolanahi ere, baieztatutakoa kontuan izanda, osasun-sistema publikoaren estalduratik kanpo geratzen diren gastuak dira.
Enplegatuei emandako diru-laguntza horiek lan-etekinak dira?
- Enpresak 2.100 euroko osasun-asegurua ordaintzen dio langile bateri. Langilea emaztearekin, 30 eta 25 urteko semeekin bizi da. Lan etekina izango da? Zenbategatik?
- Enpresek langileei ordaintzen dizkieten aseguru-primak, gauzazko ordainsariak dira? Eta langileei akzioak ematea?
- Enpresa batek langile baten edo haren senide baten ikasketa gastuak ordaintzeko bideratzen duen dirua errenta da?
- Enpresak diru-zenbateko bat ematen die langileei, janari-baleen edo antzeko dokumentuen ordez. Espezietako ordainsaria litzateke?
- Gauzazko lan-etekinak: Bizkaiko eta Estatuko eta gainerako lurralde historikoetako araudien arteko desberdintasunak
- Telefoniako enpresa bateko langileek hitzarmen kolektiboari esker Interneten sartzeko tarifan hobaria daukate, teknologia berrietan eta teleprestakuntzan sartzea errazago izan dezaten.
Hobari honek PFEZean espezietako ordainsari izaera dauka?
- IMSERSOk bere funtzionarioei eta haien umeei eta umezurtzei, gizarte ekintzako fondoen kontura, ikasketetarako ematen dizkien laguntzak errenta salbuetsitzat jo ditzakegu?
- Langileak eraikuntzaren hitzarmen kolektiboaren mende daudenez gero, eguneko dieta batzuk ordaindu behar zaizkie langileei mantenuagatik baldin eta enpresaren egoitzatik eta haien bizilekutik kanpoko beste udalerri batean egiten badute lan. Zein den salbuetsitako mantenuaren ziozko dieta gisa sar dezakeen gehieneko kopurua?