Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (56 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- 75 urteko zergadun ezindu bat alabarekin bizi izan zen abuztura arte, hil zen arte. Erabateko elbarritasuneko 10.000€ jaso zituen, eta alabari jakinarazi diotenaren arabera, aitak ez luke zertan aitorpena aurkeztu. Alaba sar al dezake kenkaria ezintasunaren zioz?
- Zergaduna ezkonduta dago eta gurasoekin bizi da. Gurasoek PFEZren aitorpena aurkeztu dute, baina gutxieneko soldata baino errenta txikiagoak jasotzen dituzte eta amak ez du bere ezintasunagatiko kenkaririk aplikatzen. Amak %35eko elbarritasuna du. Amaren ezintasunaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du zergadunak?
- Nire ezkontideak %65ko elbarritasuna du aintzatetsia. Urteko 30.000€-ko errenta jasotzen du eta ez du aitorpenik aurkeztu. Ezintasunaren ziozko kenkaria aplika al dezaket nik?
- Zergaduna ezkontidearekin, adin nagusiko 2 seme-alabekin eta zergadunaren anaia batekin bizi da. Anaia 70 urtekoa da, %65eko ezintasun maila dauka, ez du errentarik eta zergadunaren pentzura bizi da. Senar-emazteek baterako aitorpena aurkeztu dute .
Anaiaren ezintasunaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango da?
- Zergaduna 70 urteko lagun hurko batekin bizi da bere etxean. Lagun horrek %60ko ezintasuna du eta 10.000€-tik gorako sarrerak lortzen ditu urtean. Ez du aitorpenik aurkeztu. Lagun hurkoaren ezintasunaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du zergadunak?
- Kontsultagilearen emazteak ikusmenaren %85-%90 galdu du begietako zenbait gaitzen ondorioz. Horregatik, etxeko langile bat kontratatu behar izan dute etxeko lanak egiteko. Etxeko langileari ordaindutako diru-kopuruen kengarritasuna Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean.
- Nork aplika dezake Kenkaria desgaitasun edo mendetasunagatik?
- Ezinduak aitorpena aurkezten badu, nork aplikatuko ditu PFEZren Foruan . idatz-zatietan ezarritako ezintasunaren ziozko kenkariak?
- Zer adinetara heldu behar du adina ziozko kenkaria praktikatzeko?
- 77 urteko zergadunak eta 73 urteko ezkontideak ekitalde honetan PFEZen baterako aitorpena aurkeztu dute. Adinaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea dute, Zerga Oinarria 38.753€koa baldin bada?