Bilaketaren emaitza (134 erregistroak)
Ekonomikoen erregistro-liburua
- Jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapituluan bi telefono erregistratu ditugu: 660 366 666 zenbakia duen sakelakoa, batetik, eta 94 499 99 99 zenbakia duen telefono finkoa, bestetik. Gerta daiteke telefono-konpainiak faktura bakar batean ekartzea bi telefonoen kontsumoa. Horrelakoetan, gastuaren erregistroa erraz egin ahal izateko, bi telefonoak multzo bakar batean bilduko ditugu. Horrela, erregistro bakar batean jaso dezakegu bi telefonoen kontsumoa.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
Bi telefonoren alta erregistratu beharra dago, sakelakoa bata eta finkoa bestea. Sakelakoaren zenbakia 660 366 666 da; finkoarena, aldiz, 94 499 99 99. 2018ko urtarrilaren 1ean erosi ziren; 605,00 eurotan sakelakoa eta 121,00 eurotan finkoa. Bata zein bestea jarduerari loturik daude bete-betean.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
Renault Kangoo bitariko ibilgailuaren alta erregistratu beharra dago. Ibilgailuaren matrikula 3654TYX da. Ardo-merkatari batek erosi du 15.000 eurotan 2018ko otsailaren 1ean, bere jarduera gauzatu ahal izateko.
- PFEZaren aitorpena zuzeneko zenbatespen arruntaren bidez eta BEZaren aitorpena araubide orokorraren bidez egiten dituen zergapekoa.
Honako auto honen alta erregistratu behar dugu: AUDI autoa. Modeloa: AUDI / A1 1.2 TFSI Ambition. Matrikula: 3654TYX. 2018ko ekainaren 30ean erosita, 39.000,00 eurotan.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak salgai batzuk saldu dizkio Mari S.A. enpresari (IFK/IFZ: A48766695) eta 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 1.210 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 210 €.
- Obligado tributario que desarrolla su actividad en régimen simplificado de IVA.
Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: zergapekoak salgai batzuk saldu dizkio Panaderías Unidas S.A. enpresari (IFK/IFZ: A00000000) eta 150S faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 1.040 €; zerga-oinarria: 1.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 40 €.
- Zergapekoak BEZeko baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian egiten du bere jarduera.
2018ko otsailaren 2ko salgai salmenten erregistroa. Salmenten faktura erraztuek 100etik 175era bitarteko zenbaki bana dute. Guztira 1.210 euroko zenbatekoa dute: 1.000 euroko zerga-oinarria gehi jasanarazitako BEZaren 210 euroko kuota.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, BEZa okerreko kuotarekin jasanarazi delako; %21eko kuotaren ordez %10ekoa aplikatu behar zen. Oker emandako 150S fakturaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen, eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrean.
- Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
Faktura honen erregistroa: 2018ko otsailaren 3ko data duen 2R zenbakiko faktura zuzentzailea, Mari S.A. enpresak (IFK/IFZ: A48766695) egina, 100, euroko balioa (BEZik gabe) duten salgaiak itzuli direlako. 150S faktura zuzenduaren zerga-oinarria 1.000,00 eurokoa izan zen eta aldez aurretik sarreren eta emandako fakturen kapituluan erregistratu genuen “7” zenbakiko idatzoharrarekin.
- Faktura honen erregistroa: zergapekoak zerbitzu batzuk eman dizkio Mari S.A. enpresari (IFK/IFZ:) eta 5 faktura bidali dio 2019ko otsailaren 2an; zenbatekoa, guztira: 18.150€; zerga-oinarria: 15.000 €; jasanarazitako BEZaren kuota: 3.150€. Atxikipena: 2.250€