Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3104 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Galdetzaileak pisu bat eskuratzeko asmoa du, eta bi edo hiru urte barru bere ohiko etxebizitza izango da; ordura arte alokairuan izango du. Ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea pisua eskuratzen duen unetik edo soilik bertan instalatzen duen momentutik aplikatu dezakeen jakin nahi du.
- Etxebizitzan 3 urtez bizitzeko epea ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko. Noiztik zenbatu behar da epe hori? Eskrituren datatik hasita?
- Baldin eta pertsona batek etxebizitzaren %50 eskuratu badu urte batean eta beste erdia bost urte geroagoa eskuratu badu, noiztik zenbatu behar da ohiko etxebizitza izateko bete beharreko 3 urteko epea?
- Etxebizitza erosi duen bikote bat da. Etxebizitzan bizi izaten hasi barik, saldu egin dute, lana dela-eta haien bat beste hiri batera joan delako bizi izatera. Etxebizitzan hiru urtez bizi izateko epearen legezko salbuespentzat har daiteke egoera hori?
- Aitaren gaixotasuna nahikoa al da ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzearen salbuespena aplikatzeko kenkariaren ondorioetarako?
- PFEZaren araudiarekin bat etorriz, zein inguruabarrek gertatu beharko lukete etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari eusteko, baldin eta saltzen bada edo bertan bizitzeari uzten bazaio beste barik PFEZko Foru Arauan ezarritako hiru urteak igaro baino lehen?
- Zerga-betebeharpekoaren ohiko etxebizitza izateari buruzko froga ukaezina al da errolda-agiria?
- Pertsona batek bere etxebizitza errentatuko du ohiko etxebizitzatzat hartzeko eskatzen den hiru urteko epean bertan bizi izan ondoren. Jakin nahi du:
- ea itzuli beharko lituzkeen etxebizitzan inbertitzearen zioz eginiko kenkarietako diru-kopuruak baldin eta etxebizitza errentan jartzen badu bertan hiru urtez bizi izan ondoren, eta
- ea eskubidea izango lukeen etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egiteko berriz ere bertan bizi izango balitz errenta aldia igarotakoan.
- Izan dezake ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk etxebizitza baten gozamendunak?
- Higiezin baten gaineko azalera-eskubidea lortu dut 75 urterako, eta, bertan, nire ohiko etxebizitza eraikiko dut; aldi horren amaieran azalera Udalaren jabetzara itzuliko da. Zer zenbatekotako kenkaria egin dezaket ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik?