Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (58 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Txalet batean gurasoak eta hiru seme-alaba bizi dira, eta bostetatik seme nagusia da lan egiten eta PFEZren aitorpena aurkezten duen bakarra. Aitorpena aurkezten duen seme-alaba bakarrak aurrekoen ziozko kenkaria aplika dezake?
- Etxebizitza batean aita eta semea bizi dira. Aitak ez du lanik egiten eta 2.500 € gordin besterik ez ditu jasotzen akzioen salmentagatik. 28 urteko semeak PFEZren aitorpena aurkeztu behar du.
Semeak gurasoaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du?
- Aita alarguna adinekoen egoitza batean bizi da, eta urteko 6.200 €-ko erretiro pentsioa baizik ez du sarrera gisa. Ez du aitorpenik aurkeztu. Berak ordaintzen du gastuaren zati bat, eta gainerakoa hiru semeetako batek ordaintzen du.
Kenkaria aplika al dezakete seme-alabek gurasoaren zioz?
- Guraso bat, zergaldian zehar, 3 hilabetez bizi da seme-alaba bakoitzarekin. Seme-alaba bakoitzak kenkaria aplika al dezake harekin bizi den denboraren arabera hainbanatuta?
- 6.000 €-ko sarrerak dituen gurasoa eta sarrerarik ez duen ezkontidea 2 seme-alabekin bizi dira. 28 urteko semeak 15.000 €-ko sarrerak ditu eta 22 urtekoak, berriz, 4.000 €-ko sarrerak.
Aitak eta 28 urteko semeak banako aitorpenak aurkezten dituzte.
Amak eta 22 urteko semeak ez dute aitorpenik aurkezten.
Aitorpenean aurrekoen ziozko kenkaria aplika dezake 28 urteko semeak?
- Senar-emazteak emaztearen amarekin batera bizi dira. Aita, berriz, egoitza batean dago eta urteko 20.000€–ko erretiro pentsioa jasotzen du. PFEZren aitorpenean, amaren ziozko kenkaria aplika dezake emazteak aurreko gisa?
- Senar-emazteak amaginarrebarekin bizi dira eta amaginarrebak ez du sarrerarik. Aitaginarreba ezindua da eta egoitza batean dago; senar-emazteek ordaintzen dituzte egoitzaren gastuak. Aitaginarrebak erabateko ezintasun iraunkorreko 20.000 €-ko urteko pentsioa jasotzen du eta ez du aitorpenik aurkezten. Senar-emazteen baterako aitorpenean, kengarriak al dira aitaginarreba eta amaginarreba aurreko gisa?
- Senarraren 71 urteko ama senar-emaztearekin bizi zen, eta ama abuztuaren 30ean hil zen. Aurrekoen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango dute?
- Zergadun bat LGS baino pentsio txikiagoa jasotzen duen aita alargunarekin bizi da. Aitak 35.000€-ko kalte-ordain bat jasotzen du aseguru-etxe batetik istripu batean jasandako kalte fisikoengatik, baina PFEZtik salbuetsita dago. Aurrekoaren ziozko kenkaria aplika lezake zergadunak?
- 35 urteko emakumea gurasoekin bizi da eta %33ko elbarritasuna du aintzatetsia. Urteko 15.000€-ko errenta jasotzen du. Alabak ez du aitorpenik aurkeztu. Ezintasunaren ziozko kenkaria aplika al dezakete gurasoek?