Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (179 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona batek, bere egunean propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitza denaren % 100eko usufruktua eskuratu zituen. Orain, Eusko Jaurlaritzak birgaitze obratzat hartu dituen obra batzuk egin behar ditu. Mailegu batengatik ematen duen diru kopuruaren kenketa egin dezake?
- Babes ofizialeko etxebizitzetan, azalerako eskubidearen eskuratatzea ohiko etxebizitzaren erosketarekin pareka daiteke?
- Lur baten gozamena eta eraikuntza. Kengarria ote da ohiko etxebizitzan egindako inbertsiotzat?
- Senarra Gipuzkoako pisu batean bizi da eta ezkontidea Bizkaiko beste pisu batean, eta irabazpidezko ezkontza dute. Zein da ohiko etxebizitzaren ziozko murrizpena?
- Bilbon bizi eta lan egiten duten senar-emazteak. Senarrak Santanderrera lan egitera joateko asmoa duenez gero, ohiko etxebizitza izango den eta eraikitzen ari den pisu bat erosi zuen Kantabrian. Kantabriara bizi izatera joatekotan dira biak. Zein zerga ondorio ditu leku-aldaketak?
- Bizkaian bizi eta lan egiten badut ere, maiatzean Kantabrian etxe bat erosi nuen eta ekainean bertara joan nintzen bizitzera, baina Bizkaian erroldatuta nago eta egunero bertan egiten dut lan. Non egin behar dut nire PFEZ?
- Kontsultagileak Madrilgo Autonomia Erkidegoan eraikitzen ari zen etxebizitza bat erosi zuen, eta pasaden urtean. Aurten eman zitzaion. urtarrilaren 1etik hona Madrilen bizi da (Bizkaitik etorrita). Urrian erositako etxebizitzan erroldatu zen. Non aurkeztu behar du urte honetako ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion aitorpena?
- Zergapekoak bere ohiko etxebizitza eskuratu du eta hirugarren pertsona bati logela bat eta komuneko guneak alokatu dizkio. Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea galdu du etxebizitza horretan modu partekatuan errentari bat bizi bada?
- Pertsona batek, 2009ko azaroan, lurraren salerosketa-eskritura eta, egintza berean, etxebizitzaren obra berriaren adierazpena sinatu zituen; eraiki ondoren, pertsona horren ohiko etxebizitza izango da. Lurra erosteko balioa, eskrituretan ezarritakoaren arabera, 36.000 €-koa da, eta etxebizitza eraikitzeko balioa 85.000 €-koa. Ordaindutako prezio erreala, lurra eta eraikuntza barne hartuta, 200.000 €-koa da. Egin daiteke kostuaren zenbateko errealaren araberako kenkaria, inbertsioa fakturak aurkeztuta justifikatuz gero?
- Ohiko etxebizitza erosteko eskritura ordainketarako fondoen diru-horniketa urte honetan egiten badut eta behin betiko faktura datorren urtean bada, urte honetan fondoen diru-horniketa horregatik kenkariak izan ditzaket?