Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (97 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- 720 eredua aurkeztu behar duen zergapeko batek eredu hori lehenago aurkeztu zuen, kontu bati buruzko informazioa emateko, kontu horren saldoa 50.000 eurotik gorakoa zelako. Hurrengo ekitaldian kontu hori kitatu du, bere saldoak muga hori gainditzen ez zuela. Beraz, kontu hori aitortu behar du 720 ereduan?
- Ohiko egoitza atzerrian daukan pertsona fisiko bat, PFEZren kargapekoa da, eta kontu bat dauka atzerrian kokatutako finantza-erakunde batean. Kontu horretan, Estatuko Administrazio Orokorraren nomina kobratzen du. Kontu horri buruzko aitorpena aurkeztu behar al du baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, informazio-betebehar hori salbuesten duten zioetako bat gertatzen ez bada?
- 2015. urtean 2014. urtean zehar atzerrian ireki eta itxitako kontuei buruzko informazioa eman beharko da?
- 720 ereduan aitortu behar dira atzerriko entitateei emandako maileguak, eragiketa komertzialetatik edo zerbitzuetatik datozen kredituak, partaidetza kontuak, edo bestelako mailegu edo kreditu motak?
- Nola baloratu behar dira espainiar merkatuaren antzeko ezaugarriak dauzkan merkatu antolatu batean negoziatutako akzioak?
- Atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak aitortu behar badira, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter artikuluaren arabera, nola baloratu behar dira edozein motatako erakunde juridikoetako partaidetza adierazten duten balore edo eskubideak?
- Zein balore aitortu behar da erakunde juridiko bateko partaidetza adierazten duten balore edo eskubideen kasuan?
- Zein unetan zenbatu behar dira atzerrian kokatutako ondasunen balioak, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis.4.e. eta 53 ter.5.c. artikuluetan ezartzen den 50.000 euroko muga aplikatzearen ondorioetarako?, eta zer aitortu behar da?
- Atzerrian kokatutako ondasunei eta eskubideei buruzko informazio-aitorpena egiteko, nola balioztatu behar dira gaur egun legezko erabilera ez duten txanponetan eskuratutako ondasunak eta eskubideak?
- Kontu baten barruan kode diferenteekin banakatutako ondasun diferenteak sartzen badira (ISIN kodea zein beste balore-kode bat), ondasun horietako bakoitza banaka aitortu behar da erregistro diferentetan?