Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (86 erregistroak)
BEZ
- Txikizkako merkatari bat baliokidetasun-errekarguaren araubidean dago. Merkataritza-jarduera eten du, eta izakin guztiak beste subjektu pasibo bati eskualdatu dizkio. Beste subjektu pasibo horrek lokal berberetan maizter gisa jarraitzen du jarduera. BEZari dagokionez, zein zerga-ondorio ditu eskualdatze horrek?
- Txikizkako merkatari bat baliokidetasun-errekarguaren araubidean dago, eta merkataritzako jardueran erabiltzen zuen furgoneta bat saldu du. BEZa likidatu eta ordaindu behar du?
- Txikizkako merkatari bat baliokidetasun-errekarguaren araubidean baldin badago, kendu ahal ditu jarduera hasi baino lehen ondasun batzuk eskuratzeagatik ordaindu zituen kuotak?
- Zein kuota kendu ahal ditu enpresari batek, baldin eta bi jarduera egiten baditu: bata araubide erraztuan, eta bestea baliokidetasun-errekarguaren araubidean?
- Hornitzaile batek baliokidetasun-errekargua jasanarazi dio txikizkako merkatari bati, eta merkataria ez dago araubide berezi horretan. Nola jokatu behar du?
- Zergadun batek erloju-denda bat dauka, eta besteek egindako erlojuak saldu eta konpontzen ditu. Baliokidetasun-errekarguaren araubidean sar daiteke?
- Zergadun batek salgai-mota guztiak txikizka saltzen ditu, besteak beste, baliokidetasun-errekargutik kanpo dauden ibilgailu-osagarriak. Kanpo ez dauden salgaien salmenta baliokidetasun-errekarguaren araubidean sartu ahal du?
- Zergadun batek harategi bat dauka, eta harategi-produktuak elaboratzeko asmoa du. Zer ondorio izango du BEZa ordaintzeko orduan?
- Zergadun bat txikizkako merkataria da, eta baliokidetasun-errekarguaren araubidean dago. Negozioaren zati bat besterendu du, besteak beste, merkataritza-funtsa. Eskualdatze hori egiteko, BEZa likidatu eta ordaindu behar du?
- Zergadun bat farmazia baten jabea da, eta baliokidetasun-errekarguaren barnean dago. Negozioa eskualdatu du, baina lokalaren jabetza gorde, eta alokairuan eman dio erosleari. BEZa likidatu eta ordaindu behar du eskualdatze horrengatik?