Bilaketa berria egin
Etxebizitza etiketarekin egindako bilaketaren emaitza (187 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
Irabaziak eta galerak (eskualdaketak)
Salmenta edo dohaintza:
Higiezinak
: Ohiko etxebizitza
: Berrinbertsioaren ziozko salbuespena
: Berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren helburua
: Eskuraketa
Eskuraketa
Bi pertsona 2014ko irailean ezkondu ziren. Irabazpidezko ezkontza-araubidea dute. Ezkondu baino lehen, emazteak higiezin bat zuen, eta hori, ezkondu arte, bere ohiko etxebizitza zen; une horretatik aurrera, familiaren etxebizitza izatera igaro zen. Etxebizitzaren erosketa, berriz, emazteak eskaturiko hipoteka-mailegu baten bidez finantzatu zen. Hala ere, 2014ko martxotik, senarrak mailegu horren amortizazioaren eta interesen kuoten zati bat ordaindu du. Urte horretako azaroan, kontsultagileak saldu egin zuen bere lehengo etxebizitza. Salmentatik lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren maileguaren amortizazioan inbertitu nahi du.
Etxebizitza saltzearen eraginez lorturiko zenbatekoa familia-etxebizitzaren mailegua amortizatzeko bideratu ahal duen jakin nahi du? Hori egin ahal izanez gero, jakin nahi du ea ezkondu baino lehen egindako ekarpenak baliozkoak diren (2014ko martxotik irailera egindakoak), eta ea berrinbertsioa hileroko ordainketen bidez gauzatu ahal duen, ordainketa bakarraren bidez egin beharrean?
Halaber, jakin nahi du berrinbertsioaren ziozko salbuespenaren aplikazioak ohiko etxebizitzan inbertitzeko zerga-kredituan eraginik duen?
Birgaikuntza
Epeak
Berriz inbertitu beharreko zenbatekoaren kalkulua
Zerga-kreditua eta etxebizitza ziozko kenkaria
: Zerga-kredituarekiko erlazioa
Beste galdera batzuk
Nork eta nola aitortu behar da?
Irabazpidezkoa, foru-komunikazioa, ondasun-banantz
Etxebizitza
Ohiko etxebizitzaren kontzeptua
Higiezin kengarrien motak
- Hiri-plangintzan guztira 200m2 ezarri dira etxebizitza erabilerarako. 50m2 erabili nahi dira bulego edo estudiorako, eta gainerako 150 m2-ak etxebizitza erabilerarako. Zein da proposaturiko eragiketaren zerga-tratamendua?
- Pertsona batek etxea eraiki nahi du lur batean; horretarako, udalerriko hirigintza-arauen ondorioz, hektarea bateko lursaila erosi behar izan du. Jakin nahi du ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea lur osora hedatzen den, edo higiezina eraikitzeko erabiltzen den lur-zatira bakarrik.
- Pertsona batek lurra eskuratzeko asmoa dauka, eta erosketa hipoteka mailegua eskatuta finantzatuko du. Lur horretan ohiko etxebizitza eraiki nahi du, baina ez daki eraikuntza legeak ezarritako lau urteko epean amaitu ahal izango duen, eta, beraz, bertan aurrefabrikaturiko etxebizitza instalatzeko aukera aztertzen ari da, harik eta behin betiko etxebizitza eraiki ahal izan arte.
Bere jabetzako lurrean instalatzen duen aurrefabrikaturiko etxebizitza ohikoa izan daitekeen jakin nahi du, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkariaren ondoreetarako.
- Pertsona batek dohaintza baten ondorioz etxabea bereganatu zuen. Ondoren, lokal hori etxebizitza bihurtzeko Udaletxearen baimena lortu zuen. Horretarako bizitzeko baimena eman arte birgaitzeko obrak ordaintzeko helburuarekin 100.000 euroko “zubi-mailegu” bat eskatu zuen. Aipatutako zubi-mailegutik bere baliogabetzerainoko interesak bakarrik ordaindu dira, behin betiko maileguarengatik ordezkatzearen bidez. 55.000 euroko ordainketa egin zuen kontura, burututako lanengatik. Era berean, obra, notarioaren ordainsari, tasatzaile, erregistroari… dagozkiena bezalako ordainketa gehiago egin ditu. Kengarriak dira zubi-maileguko interesak?
- Etxebizitza bat, aparkalekuko bi plaza eta trasteleku bat erosteko kasu hipotetikoa azaldu da. Erosketa eskritura publikoen bitartez sinatu da, eta dokumentu horretan aipatutako lau elementuak eskualdatzeagatik prezio global bakarra agertzen da, ez da elementu bakoitzari dagokion zenbatekoa jasotzen duen desgloserik, independienteki zenbatutako finkak izan arren. Aparkalekuko plazengatik eta trastelekuagatik ordaindutako zenbatekoak ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria izateko eskubidea ematen dion jakin nahi du.
- Atzerrian dagoen ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenketa aplika daiteke?
Bilaketa berria egin