Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3094 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Ondasunen banaketa duten senar-emazteei dagokienez, ezkontide bat 2013ko abenduaren 31 baino lehenago zendu da eta zendutako ezkontide hori atzerrian zabaldutako kontu baten titularra da; kontuan 150.000 euroko saldoa dauka. Nork informatu behar du kontu horren gainean 720 ereduan?
- Bizkaian bizi den pertsona batek, aldi berean konpainia ez-egoiliar batean parte hartzen duen sozietate egoiliar bateko bazkide zuzena edo zeharkako bazkidea denak, sozietate ez-egoiliarraren ekintzei buruzko eta bere ondarea osatzen duten aktiboei buruzko informazioa eman behar al du 720 aitorpen-ereduan?
- Kanpoan aktiboen jabea den sozietate instrumental atzerritar bateko bazkideak zer ondasuni buruz informatu behar du 720 aitorpen-ereduan?
- ¿Qué valor de adquisición debe consignar en el modelo 720 el titular de un bien inmueble adquirido por herencia o donación?
Zein eskuraketa-balio azaldu behar du 720 ereduan jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutako ondasun higiezin baten titularrak?
- Zein truke-tasa aplikatu behar da 720 ereduan aitortu beharreko ondasun edo eskubideari dagokion balioa kalkulatzeko, balio hori euroa ez den beste moneta batean ageri denean?
- Ondasun higiezin baten eskuraketa-balioan erosketatik eratorritako zerga eta gastuak sartu behar al dira?, eta ondasun higigarrien kasuan?
- Nola baloratu behar dira Norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten baloreak, atzerriko merkatu antolatuetan negoziatzen ez direnak?
- Nola kalkulatu behar da atzerrian kokatutako eskudiruaren unitateko balioa?
- Zer unitateko balio esleitu behar zaio atzerrian jabetzan dauden urrezko lingoteei?
- 1. adibidea: 720 eredua ez da aurkeztu, hori egiteko betebeharra izan den arren, lau informazio-betebeharrak direla-eta [i) atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontuak. ii) atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak. iii) atzerrian kokatutako ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak. iv) atzerrian kokatutako ondasun higigarriak eta horien gaineko eskubideak, edo atzerrian matrikulatuta edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota daudenak]. Beraz, zein da gutxieneko zehapena, aitorpenik ez aurkezteagatik? Eta 720 eredua informazio-betebeharretako bati bakarrik dagokionez aurkeztu behar bada, zein izango litzateke gutxieneko zehapena?