Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3086 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Bi zergadun ezkondu dira, baina lan arrazoiengatik bata Ermuan bizi da eta bestea Karrantzan. Bi udalerrietan etxebizitza bana alokatu dute. Bakoitzak alokairu gisa ordaindu duen dirua bere autolikidazioan kendu ahal du?
- Hiru zergadun, adiskideak 30 urte baino gazteago dira, alokairuko etxebizitza batean bizi dira. Hiruren ohiko etxebizitza da eta 2013 urtean 21.000 euro ordaindu dituzte denen artean alokairuagatik. Kontratua hiruen izenean dago. Zenbateko kenkaria egin dezakete nork bere aitorpenean ohiko etxebizitza alokatzeagatik?
- Zergadun bat alokatutako etxebizitzan bizi da, kontratua bere izenean bakarrik duela. Eraikin horretan bere seme ezkongabea bizi da, beharrizan ekonomikoak asetzen dizkiona, eta beraz alokairuaren gastua konpartitzen duena.
Semeak ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkariaren zati bat aplikatu ahal du?
- Zergadun bat banandu da. Hitzarmen arautzailean ezarri da bere ezkontide ohia eta bien seme-alabak bizi diren ohiko etxebizitzaren alokairua ordaindu behar duela. Era berean, zergadunak bere etxebizitzaren alokairua ordaintzen du. Kenkaria lor dezake bi alokairuengatik?
- Zergadunak zehar aurten banandu eta ezkontzaren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu du , eta alokairua berak bakarrik ordaindu du; kenkari osorako eskubidea ote du?
- Errentatzen diren higiezinetan, zenbait gastu (Ondasun Higiezinen Zerga, komunitate gastuak eta abar) errentariari jasanarazten bazaizkio, gastu horiek kengarriak izango dira errentariarentzat ohiko etxebizitzaren alokairu gisa?
- OHZ errentariaren izenean egon daiteke?
- Maizterrak hobekuntzak egin ditu etxebizitzan, eta, horretarako, mailegua eskatu du; kenkariak ote dira ordaindutako interesak?
- Etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga
- Kenkariaren muga ohiko etxebizitza alokairuagatik. Aldatzen al da muga epailearen erabakiz bada?