Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (145 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Etxebizitza bat, aparkalekuko bi plaza eta trasteleku bat erosteko kasu hipotetikoa azaldu da. Erosketa eskritura publikoen bitartez sinatu da, eta dokumentu horretan aipatutako lau elementuak eskualdatzeagatik prezio global bakarra agertzen da, ez da elementu bakoitzari dagokion zenbatekoa jasotzen duen desgloserik, independienteki zenbatutako finkak izan arren. Aparkalekuko plazengatik eta trastelekuagatik ordaindutako zenbatekoak ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria izateko eskubidea ematen dion jakin nahi du.
- Lokala erosteko zenbatekoa eta etxebizitza bezala birdoitzeko lanetan erabilitako kopuruak ohiko etxebizitzan inbertitu izana legez kengarriak dira?
- Atzerrian dagoen ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenketa aplika daiteke?
- Ohiko etxebizitzaren zioz kengarria al da karabana eskuratzea bertan bizitzeko asmoz?
- Kontsultagileak ohiko etxebizitza izango dena erosi du Castro Urdialesen. Hala eta guztiz ere, oraindik ezin du hura hartu, lana dela-eta Ortuellan bizi behar duelako, Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiriko etxebizitza batean. Jakin nahi du ea aplika dezakeen ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria, baita zein den Castro Urdialesko etxebizitzan bizi izaten hasten deneko data ere.
- Ba al dago epe mugarik etxebizitza bat ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko?
- Nire ohiko etxebizitza izango den eta oraindik eraikitzen ari diren higiezina lortu dut, baina obrak egin behar ditut bertan. Kasu honetan, luzatzen da etxebizitza okupatzeko epea?
- Galdetzaileak pisu bat eskuratzeko asmoa du, eta bi edo hiru urte barru bere ohiko etxebizitza izango da; ordura arte alokairuan izango du. Ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea pisua eskuratzen duen unetik edo soilik bertan instalatzen duen momentutik aplikatu dezakeen jakin nahi du.
- Etxebizitzan 3 urtez bizitzeko epea ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko. Noiztik zenbatu behar da epe hori? Eskrituren datatik hasita?
- Baldin eta pertsona batek etxebizitzaren %50 eskuratu badu urte batean eta beste erdia bost urte geroagoa eskuratu badu, noiztik zenbatu behar da ohiko etxebizitza izateko bete beharreko 3 urteko epea?