Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (33 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Zerga-betebeharpekoaren ohiko etxebizitza izateari buruzko froga ukaezina al da errolda-agiria?
- PFEZaren araudiarekin bat etorriz, zein inguruabarrek gertatu beharko lukete etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari eusteko, baldin eta saltzen bada edo bertan bizitzeari uzten bazaio beste barik PFEZko Foru Arauan ezarritako hiru urteak igaro baino lehen?
- Aitaren gaixotasuna nahikoa al da ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzearen salbuespena aplikatzeko kenkariaren ondorioetarako?
- Izan dezake ohiko etxebizitzaren ziozko kenkaririk etxebizitza baten gozamendunak?
- Higiezin baten gaineko azalera-eskubidea lortu dut 75 urterako, eta, bertan, nire ohiko etxebizitza eraikiko dut; aldi horren amaieran azalera Udalaren jabetzara itzuliko da. Zer zenbatekotako kenkaria egin dezaket ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik?
- Pertsona batek, bere egunean propietate soilaren % 50aren jabetza eta bere ohiko etxebizitza denaren % 100eko usufruktua eskuratu zituen. Orain, Eusko Jaurlaritzak birgaitze obratzat hartu dituen obra batzuk egin behar ditu. Mailegu batengatik ematen duen diru kopuruaren kenketa egin dezake?
- Babes ofizialeko etxebizitzetan, azalerako eskubidearen eskuratatzea ohiko etxebizitzaren erosketarekin pareka daiteke?
- Lur baten gozamena eta eraikuntza. Kengarria ote da ohiko etxebizitzan egindako inbertsiotzat?
- Senarra Gipuzkoako pisu batean bizi da eta ezkontidea Bizkaiko beste pisu batean, eta irabazpidezko ezkontza dute. Zein da ohiko etxebizitzaren ziozko murrizpena?
- Bilbon bizi eta lan egiten duten senar-emazteak. Senarrak Santanderrera lan egitera joateko asmoa duenez gero, ohiko etxebizitza izango den eta eraikitzen ari den pisu bat erosi zuen Kantabrian. Kantabriara bizi izatera joatekotan dira biak. Zein zerga ondorio ditu leku-aldaketak?