Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (86 erregistroak)
BEZ
- Taxi-gidari batek ibilgailua aldatzea erabaki du, eta zaharra ibilgailu partikular gisa erabiltzea. BEZaren mende al dago eragiketa hori?
- Zergadun batek, araubide erraztuko taxi-gidariak, beste bati saldu dio taxia. Taxi-gidariak araubide orokorrean erosi zuen ibilgailua, eta ordaindutako BEZa kendu zuen. Orain, taxia beste bati saltzen badio, BEZa jasanarazi eta ordaindu beharko du?
- Taxi-gidari batek sustatzaile baten bidez garaje-plaza bat erosi du. Garajea erostean jasanarazi dioten BEZa kentzeko eskubidea al du?
- Zergadun bat zapata-denda baten jabea da. Beste batzuei erositako zapatak saltzen dizkie azken bezeroei. Nola ordaindu beharko du BEZa?
- Nork du araubide horretan baliokidetasun-errekargua ordaintzeko eta jasanarazteko betebeharra?
- Demagun txikizkako merkatari zergadun batek BEZaren beste subjektu pasiboei egin dizkien salmentek 2011ko apirilean bolumen osoaren %20 gainditu dutela, eta merkatariaren jarduera PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubidearen barnean dagoela. Zein araubide aplikatuko zaio, BEZa ordaintzeko?
- Baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen txikizkako merkatari batek salgaiak saldu dizkio baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen beste txikizkako merkatari bati. Lehenengo merkatariak jasanarazi beharko dizkio bigarrenari BEZa eta baliokidetasun-errekargua?
- Baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen txikizkako merkatari batek Ingalaterran erosi ditu bizikletak. Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian al dago erosketa hori? Nork likidatu eta Ogasunean sartu behar ditu BEZaren kuota eta baliokidetasun-errekargua?
- Txikizkako merkatari bat baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian hasi da, baina lehen araubide orokorreko zergak ordaintzen zituen, eta kuota batzuk konpentsatzeko ditu. Konpentsatu ahal izango ditu kuota horiek?
- Txikizkako merkatari batek baliokidetasun errekarguaren araubide berezitik atera da, betekizunak betetzen ez baititu. Zein betebehar ditu? Kendu ahal du zenbatekoren bat?