Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3104 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Madrilen egoitza soziala duen erakunde baten jarduera nagusia da segurtasun zerbitzuak ematea. Bizkaian kokatutako lantoki bat dauka eta horretan Hendaiako egoiliarra den langile batek dihardu; langileak normalean Hendaiako etxe horretara itzultzen da egunero-egunero. Langile horrek non ordaindu behar ditu zergak?
- Bizkaian bizi diren eta egoitza hemen duen multinazional baten filial batentzat lan egiten duten atzerritarrak. Nominak atzerrian helbideratutako beste filial batek ordaintzen ditu, Bizkaian kokatutako filialak azken horri ordaindu ondoren. Non ordaindu behar dituzte zergak?
- Laburpena eta artikuloak:6/2006 FA eta 13/2013 Faren 3 eta 4 art. Ohiko egoitza eta zergak ordaintzeko kasu bereziak
- Atzerrira joan eta handik etortzeko lekualdaketen jakinarazpena, 247. eta 147. modeloak. Lan errenten gaineko atxikipenak zehazteko prozedura berezia, egoitza aldatzen denean.
- Bizkaiko egoiliar fiskala den atzerritar batek lan egiten du lurralde honetako enpresa batean. Zergak ordaindu behar izango ditu Bizkaian?
- Bizkaiko egoiliar fiskala den zergadunak, besteak beste, Alemaniako pentsio bat kobratzen duena bertan lan egin duelako. Pentsio horrek zelan ordaintzen ditu zergak?
- Bizkaian bizi den langilea bere enpresak lekuz aldatuko du martxotik atzerrian duen sukurtsal batera, hainbat urtez. Herrialde horretan egoitza fiskalaren ziurtagiria lortuko du ekitaldi honetan. Zelan ordaindu behar ditu zergak? Ogasunean dokumentaziorik aurkeztu behar du (247. modeloa)?
- Enpresak Bizkaian egoitza duen langilea atzerrira lekualdatzen du urtean zenbait alditan egoiliarrak ez diren enpresetan noizean behingo lanak egin ditzan. Zelan ordaindu behar ditu zergak? Arautegiaren 9.17 artikuluaren salbuespenerako edo 13. artikuluaren soberakinen erregimenerako eskubiderik izango du?
- Atzerriko enpresa batek Bizkaiko egoiliar bat kontratatu du eta pertsona hori atzerrira bizitzera lekualdatu da, baina ez du zerga egoitza lortu bizi eta lan egiten ari den herrialdean.(183 egun baino gutxiago bizi da atzerrian). Tributazioa, zerga onurak, kenkariak, gastuak…
- Bizkaiko egoiliar fiskal batek atzerrian zerga bat ordaindu du bertan egindako lanagatik jasotako soldata dela eta. Nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea dauka?