Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3088 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Zerga-egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko batek, egoitza Espainian daukan banku-erakunde baten atzerriko establezimendu batean kontu bat dauka irekita, abenduaren 31n saldoa 50.000 eurotik gorakoa zela. Kontu hori aitortu behar du?
- Ohiko egoitza atzerrian daukan eta PFEZren kargapekoa den pertsona fisiko batek kontu bat dauka irekita egoitza Espainian daukan erakunde baten atzerriko establezimendu batean. Orduan, kontu horri buruzko informazio-aitorpena aurkeztu behar al du betebeharra sortzen duten gainerako inguruabarrak gertatzen badira, Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 53 bis artikuluan ezarrita dagoen bezala?
- 720 ereduan aitortu behar al dira «Cash Pool» diruzaintzaren zentralizazio-kontuak?
- 720 eredua aurkeztu behar duen zergapeko batek eredu hori lehenago aurkeztu zuen, kontu bati buruzko informazioa emateko, kontu horren saldoa 50.000 eurotik gorakoa zelako. Hurrengo ekitaldian kontu hori kitatu du, bere saldoak muga hori gainditzen ez zuela. Beraz, kontu hori aitortu behar du 720 ereduan?
- Ohiko egoitza atzerrian daukan pertsona fisiko bat, PFEZren kargapekoa da, eta kontu bat dauka atzerrian kokatutako finantza-erakunde batean. Kontu horretan, Estatuko Administrazio Orokorraren nomina kobratzen du. Kontu horri buruzko aitorpena aurkeztu behar al du baldin eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, informazio-betebehar hori salbuesten duten zioetako bat gertatzen ez bada?
- 2015. urtean 2014. urtean zehar atzerrian ireki eta itxitako kontuei buruzko informazioa eman beharko da?
- 720 ereduan aitortu behar dira atzerriko entitateei emandako maileguak, eragiketa komertzialetatik edo zerbitzuetatik datozen kredituak, partaidetza kontuak, edo bestelako mailegu edo kreditu motak?
- Nola baloratu behar dira espainiar merkatuaren antzeko ezaugarriak dauzkan merkatu antolatu batean negoziatutako akzioak?
- Atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak aitortu behar badira, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter artikuluaren arabera, nola baloratu behar dira edozein motatako erakunde juridikoetako partaidetza adierazten duten balore edo eskubideak?
- Zein balore aitortu behar da erakunde juridiko bateko partaidetza adierazten duten balore edo eskubideen kasuan?